Ekonomia -

Lan-istripua

55 urteko langile bat larri zauritu da Lazkaoko Hine Cilindros enpresan

Beharginak erredura larriak ditu. Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da, eta zauritua helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko langile batek erredura larriak ditu, Lazkaoko (Gipuzkoa) Hine Cilindros enpresan lan-istripua izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lantegia Senpere auzoan dago.

Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da, eta zauritua helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Istripuaren arrazoiak oraingoz ez dituzte zehaztu, eta Sailak langilea produktu sukoiak manipulatzen ari zenik ezin izan du baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Lana Ekonomia albisteak Albisteak Lazkao azken ordukoa Goierri azken ordukoa