Ekonomia -

Pentsioak

Pentsioen igoerak sistemaren iraunkortasuna arriskuan jarri lezakeela esan du NDFk

Pentsioak KPIren igoeraren arabera osatzeak oinarrizko beste neurri batzuk ekarri beharko lituzkeela uste du Diru Funtsak.

Varias jubiladas descansan en un banco. Foto: pexels.com
Varias jubiladas descansan en un banco. Foto: pexels.com
Varias jubiladas descansan en un banco. Foto: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsioak KPIren igoeraren arabera osatzeak Espainiako "finantza-iraunkortasuna arriskuan" jarri lezakeela ohartarazi du asteazken honetan Nazioarteko Diru Funtsak (NDF).

Toledoko Itunak adostutako pentsioen igoera horrek oinarrizko beste neurri sorta bat ekarri beharko lukeela uste dute Nazioarteko Diru Funtseko teknikariek.

Aurreikuspen demografikoak eta egungo datu makroekonomikoak kontuan izanik, pentsioen balioa inflazioaren arabera handitzeak % 3 eta % 4 arteko kostua izango luke BPGn 2050. urte bitartean, erakundearen arabera.

"Tamaina handiko" igoera horrek eragin itzela izango luke gastuan, eta hortaz, oinarrizko beste neurri batzuekin aurre egin beharko lioke Espainiak gastu horri; esaterako, langile autonomoen gutxieneko kotizazioa igo edo erretiroa hartzeko adin legala bizi esperantzari lotzea.

Etorkizunera begira, biztanleriaren zaharkitzeak pentsiodun gehiago ekarriko ditu eta kotizatzen duten langileak gutxiago izanda zailtasunak izango dituzte erretiro-pentsioak ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua NDF Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak