Ekonomia -

Koronabirusa

Espainiako Estatuaren BPGa aurten % 8 jaitsiko dela aurreikusi du NDFk

Gainera, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, langabeziak % 6 egingo du gora 2020an, % 20,8ra arte.

Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordinak % 8 egingo du behera eta langabezia sei puntu haziko da, % 20,8ra arte, 2020an, koronabirusaren pandemiak eragindako "aurrekaririk gabeko krisiaren" ondorioz, Nazioarteko Diru Funtsak azkeneko txostenean azaldu duenez.

Euroguneko BPG, berriz, % 7,5 murriztuko da aurten, eta ekonomia handienen artean, gehien sufrituko duena Italia izango da, % 9,1eko atzeraldiarekin, Espainiaren (% 8), Frantziaren (%7,2) eta Alemaniaren (% 7) aurretik.

"Europaren zati batean agerraldia Txinako Hubei probintzian bezain larria izan da. Birusari aurre egiteko oinarrizkoa bada ere, konfinamenduak eta mugikortasunaren mugak kolpe gogorra eman diote jarduera ekonomikoari", azaldu du NDFk.

Duela hiru hilabete eskas, Espainiako ekonomiarentzat % 1,6ko hazkundea iragartzen zuen, eta % 1,3koa Eurogune osoa aintzat hartuta.

2021erako, berriz, Espainiako BPGa % 4,3 haziko omen da, eta % 4,7, Eurogunekoa,.

Hala eta guztiz ere, Gita Gopinath txostenaren koordinatzaileak aitortu du "ziurgabetasun handia" dagoela, eta datu horiek lortzeko aurreikuspena uztailetik aurrera pandemia baretu egingo dela omen da, baina atzeratu egin daiteke.

NDFk batzarra egingo du Munduko Bankuarekin aste honetan bertan, udaberrian egin ohi duten asanblada, baina aurtengoan telematikoa izango da.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación del COVID-19 es el lavado de manos. Las mascarillas son recomendables si tienes síntomas o tienes contacto con personas mayores o inmunodeprimidas, así como en el transporte público, aunque su uso no es obligatorio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Espainia NDF Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa BPGd gaur