Ekonomia -

Lan istripua

54 urteko behargin bat hil da Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta

Berriozarkoa da biktima. Nafarroako Ospitalera eraman dute istripuaren ostean, eta bertan baieztatu dute haren heriotza.

Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriozarko 54 urteko behargin bat hil da Berriobeitiko enpresa batean, pala kargatzaile batek harrapatuta. 10:40 aldera jazo da lan istripua.

Ezbeharraren ostean, biktima Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantziaz. Bertan, haren heriotza baieztatu dute, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Pala kargatzailearen gidaria ere Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Herriak eta Hiriak Nafarroa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Berriozar