Ekonomia -

Bizkaiko Foru Aldundia

Apirilaren 4an hasiko da Bizkaian errenta-aitorpenaren kanpaina

Aurrez aurre, telefonoz edo Internet bidez egin ahal izango da. Ia hiru hilabeteko iraupena izango du eta ekainaren 30ean amaituko da.

Bizkaiko errenta aitorpenaren kanapañaren aurkezpena
Bizkaiko errenta aitorpenaren kanapañaren aurkezpena
Bizkaiko errenta aitorpenaren kanapañaren aurkezpena

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenta-aitorpenaren kanpaina apirilaren 4an hasiko da Bizkaian eta ekainaren 30ean amaituko da. Zergadunek laguntza-zerbitzu zabala izango dute eskura hiru kanaletan: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta digitala, bai errenta-aitorpena aurkezteko, bai zalantzak argitzeko.

Ostegun honetan, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak eta Iñaki Alonso Ogasuneko zuzendariak 2022ko Errenta kanpaina aurkeztu dute. Azaldu dutenez, pertsona guztiek aitorpenaren zirriborroa eskuratuko dute, Foru Ogasunak dituen datuekin egina, eta, beraz, berrikusi eta osatu egin beharko dute, datuak falta badira.

Itzultzea tokatzen bada, zergadunak zazpi eguneko epean jasoko du diru-sarrera bere banku-kontuan. Emaitza kontrakoa bada (ogasunaren alde), emaitza zergadunaren banku-kontuan kargatuko da kanpaina amaitutakoan, hau da, uztailean. Jakinarazpena apirilean zehar jasoko dute 2021eko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak dituztenek.

Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gainera, identifikazio-sistema digital hori ez duten pertsonei Bak gakoa aktibatzeko kode bat eta irudikapen-gakoa emango zaizkie, beste pertsona batek bere izenean egin ahal izan ditzan errenta-kanpainaren izapideak. Jakinarazpenak apirilaren 4tik aurrera kontsultatu ahal izango dira egoitza elektronikoaren sarrera-erretiluan, eta posta arruntez ere bidaliko dira.

Hiru bide izapideak egiteko

Aurten tramiteak egiteko ohiko bideak itzuliko dira. Hala, pertsona orok aitorpenaren zirriboroa begiratu eta osatzeko beta izango du bai modu presentzialean, telefono bidez edo Internetez.

- Foru Ogasunaren bulegoetan: Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da www.bizkaia.eus/renta webgunearen bidez edo 94.406.66.00 telefonoaren bidez. Arreta hori Foru Ogasunaren hamar bulegoetan eta Aldundiaren Gertu bulegoetan emango da (Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Gernika-Lumo, Getxo, Mungia, Durango eta Portugalete). Arreta-ordutegia lanegunetan izango da, goizez eta arratsaldez, 08:30etik 19:00etara.

- Telefono bidezko arreta: Laguntza eta aurkezpen telefonikorako, (94) 6083000 telefono bat izango da eta 08: 30etik 19:00etara deitu ahal izango da, lanegunetan. Datu pertsonal edo ekonomikoak telefonoz sartzeko, zergadunak bere nortasuna egiaztatu beharko du, eta Bak gakoaren edo errenta-gutunean jaso duen aktibazio-kodearen bidez egin beharko du.

- Arreta digitala: www.bizkaia.eus/renta webgunean eta "Bizkaia Errenta" telefono mugikorretarako aplikazioan egin ahal izango da. Bi kasuetan, identifikazio-sistema elektroniko baliodun baten bidez identifikatu behar dira. Bat ere ez badute, Bak gakoa sor dezakete, errenta-gutunean jasoko duten aktibazio-kodea erabiliz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Errenta aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak