Ekonomia -

Azpiegiturak

Lehen kargugabetzeak tuneletan sartzen ez diren trenengatik

Adifek Ikuskaritzako eta Teknologiako titularra kargutik kendu du, Garraio ministroak iragarritako auditoriaren emaitzaren zain. Renfek gauza bera egin du materiala kudeatzeko egungo arduradunarekin.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adifek Ikuskaritzako eta Teknologiako titularra kargutik kendu du, Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak iragarritako auditoriaren emaitzaren zain. Renfek gauza bera egin du materiala kudeatzeko egungo arduradunarekin, trenbide estuko tren sorta baten neurketetan akatsak ikusi ondoren; izan ere, ez dira tuneletan sartzen.

Ohar batean, Adifek azaldu erabaki horri esker beste pertsona batek parte hartuko duela Ministerioaren barruan sortuko den lantaldean, Renfek lizitatutako trenaren diseinua azkar ixteko, ikuskaritza egiten den bitartean.

Bestalde, Renfek akordioa lortu du CAFekin, Adifekin eta Trenbide Segurtasuneko Espainiako Agentziarekin (AESF), batez ere Kantabriako aldiriko eta distantzia ertaineko zerbitzuetarako, baina baita Asturias, Euskadi, Galizia, Gaztela eta Leon eta Murtziarako ere, zabalera metrikoko tren berrien galiboekin dagoen arazoa konpontzeko.

Nahiz eta aldeetako batek ere ez duen baieztatu arazo hori konpontzeak epeak luzatuko dituela, oraindik egin ez diren trenak eraikitzeko lanak hiru urte inguru atzeratuko dira, aurreikuspenen arabera. Gainera, izapide batzuk egitea falta da, adostutako konponbidea gauzatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia CAF Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Galizia Kantabria Asturias Renfe