Ekonomia -

ENPLEGUA

3.140 langabe gutxiago zenbatu ziren martxoan EAEn, eta 414 gutxiago Nafarroan

Otsaileko datuekin alderatuta, % 2,76ko jaitsiera izan du laganbeziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta % 1,28koa, Nafarroan. Espainiako Lan Ministerioaren arabera, Aste Santuaren atarian zerbitzuen alorrean egindako kontratazioek eragin dute lagabeziak behera egitea.

Lanbideren bulego bat. Argazkia: EITB Media
Lanbideren bulego bat. Argazkia: EITB Media
Martxoan 3.104 langabe gutxiago zenbatu dira EAEn eta 214 gutxiago Nafarroan

1:12

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.520 langabe gutxiago zenbatu zituzten martxoan Hego Euskal Herrian, otsaileko datuekin alderatuta: zehazki, 3.140 pertsona gutxiago zeuden enplegurik gabe EAEn (% 2,76ko jaitsiera), eta 414 gutxiago Nafarroan (% 1,28ko jaitsiera).

Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, urte arteko datuei erreparatuta, 7.893 langabe gutxiago zenbatu ziren aurreko hilean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (% 6,74ko jaitsiera). Hala, orotara, 109.192 pertsona zeuden langabezian martxoan, 2008tik lehen aldiz 110.000ko langaren azpitik. Nafarroan, berriz, iazko datuak kontuan hartuta, 2.448 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 7,12ko jaitsiera). Denera, 31.950 pertsona zeuden lanik gabe Foru Erkidegoan amaitu berri den hilabetean.

Afiliazio datuei dagokienez, berriz, martxoan 994.655 pertsona zeuden EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda, otsailean baino 6.506 gehiago (% 0,66ko hankundea). Nafarroan ere, gora egin du afiliazio kopuruak, 2.229 gehiago baitira, 300.937ra iritsita (% 0,75ko hazkundea).

Azkenik, Espainiako Estatu osoan 2.862.260 langabe zeuden erregistratuta martxoan enplegu bulegoetan, martxoan baino 48.755 gutxiago (% 1,67ko jaitsiera). Lan Ministerioaren arabera, Aste Santuaren harira zerbitzuen alorrean egindako kontratazioek eragin dute oro har langabezia kopurua jaistea. 

Datuak "oso positiboak" direla nabarmendu dute Yolanda Diazek zuzentzen duen Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministeriotik, "bereziki, nazioarteak bizi duen ziurgabetasun ekonomikoaren erdian".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Espainiako Gobernua Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak