Ekonomia -

Botiken koordainketa

EAEn koordainketa ekiditeko dekretua indarrean sartu da

EAEtik kanpo botikak erosten dituzten euskaldunek, "ordaindutako kopurua" bueltatzeko eska dezakete eta Euskal Osasun Zerbitzuak itzuliko die kostu hori.

Botiken koordainketa. EFE
Botiken koordainketa. EFE
Gaurtik aurrera Nafarroan koordainketa indarrean da, EAEn ordea ez

02:17

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak onartutako dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta indarrean sartu da jada botiken koordainketa ekiditeko araua. Espainiako beste erkidegoetan ez bezala, EAEn, ez da koordainketa errentaren baitan ezarriko.

Pentsiodunek ez dute botiken % 10 ordaindu beharko diru-sarreren arabera Espainiako beste tokietan bezala.

Biztanleria aktiboari dagokionez, euskaldunek orain arte bezala % 40 ordainduko dute; Espainiako beste erkidegoetan, ordea, urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten dutenenek ordainduko dute soilik kopuru hori. Bestalde, Espainiako dekretuak, EAEkoak bezala, diru-laguntzarik jasotzen ez duten langabeak arau honetatik at uzten ditu eta dohain izango dituzte botikak. Hala ere, horietaz gain, EAEn, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ere ez dute ezer ordaindu beharko eta lan-istripuagatik tratamenduan daudenek, gaitz toxikoek kaltetutakoek eta hainbat ezinduk ere ez dituzte ordaindu beharko.

Halaber, EAEn erroldatuta gutxienez urtebete daramatenek osasun-txartela izango dute, Gizarte Segurantzan kotizatu duten ala ez kontuan hartu gabe.

Azkenik, euskaldunek erkidegotik kanpo erosi behar dituzten botikengatik ordaindutako kopurua itzuliko die Euskal Osasun Zerbitzuak.

425 sendagai finantzaketa publikotik kendu ditu Osasun Ministerioak

Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak eta erkidegoetako Osasun arduradunek425 sendagai abuztutik aurrera finantziazio publikotik kentzea erabaki zuten joan den ekainaren 28an, ondorioz, hilabete horretatik aurrera herritarrek sendagai horien zenbateko osoa ordaindu behar izango dute.

Osasun Sistema Nazionaleko lurralde arteko Batzordean hartutako neurri hori dela eta, finantzatutako zerrenda gaurkotu da lehenengo aldiz duela 10 urtetan. Halaber, neurri honek gaixo kronikoentzako salbuespenak jasotzen ditu, baita "medikuek erabakitzen duten kasu horietan ere", Matok azaldu duenez. Erabaki horrekin 458 milioi euro aurreztea aurreikusi dute.

19 talde terapeutikotako 425 sendagai izango dira finantzaketa publikoa izateari utziko diotenak. Halere, sendagaien zerrenda noizean behin berrikusten joango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea