Ekonomia -

Etxebizitza

Hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea onartu du Espainiako Gobernuak

Raquel Sanchez ministroak zehaztu duenez, gainera, portzentaje hori % 25ekoa izan daiteke etxebizitzak D motako energia kalifikazioa badu.

35 urtez azpiko gazteei eta seme-alaba adingabeak dituzten familiei zuzendutako dago neurria. EFE
Emakume bat higiezinen agentzia baten erakusleihoari begira.
35 urtez azpiko gazteei eta seme-alaba adingabeak dituzten familiei zuzendutako dago neurria. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartu du hipotekaren % 20ri aurre egiteko ICOren abalak ematea ahalbidetzen duen neurria. Abal-lerroa bera asteburuan iragarri zuen Pedro Sanchez gobernuburuak, baina gaur ezagutu da letra txikia. Etxebizitzaren inguruko beste ekimen batzuk ere onartu dituzte Ministroen Kontseiluan. 

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak azaldu duenez, neurria honakoei dago zuzenduta: "Etxebizitza erosteko kaudimena eta asmoa duten arren, bankuek eskatutako sarrerari aurre egiteko aurrezki nahikorik ez duten (35 urtetik beherako) gazteei eta (seme-alaba adingabeak dituzten) familiei". 

Etxea erosteko abalak: Nork eskatu ditzake? Zein da gehienezko zenbatekoa? Argitu hemen zure zalantzak
Etxea erosteko abalak: Nork eskatu ditzake? Zein da gehienezko zenbatekoa? Argitu hemen zure zalantzak
Etxea erosteko abalak: Nork eskatu ditzake? Zein da gehienezko zenbatekoa? Argitu hemen zure zalantzak

0:44

Hori horrela, Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) emango du etxebizitza hipotekaren % 20ri aurre egiteko abala. Are gehiago, % 25ekoa izan daiteke etxebizitzak D motako energia kalifikazioa badu. 

Abal horiek ez dute kosturik izango zordunentzat. 2025eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, baina beste bi urtez luzatu daiteke. 

Eskatzaileek Iprem adierazlea baino 4,5 aldiz diru-sarrera txikiagoak izan beharko dituzte (4,5 x 8.400 = 37.800 euro urtean). Bikoteen kasuan, zenbateko hori bikoitza izango da.

Adingabeak ardurapean izanez gero, % 0,3 igoko da seme-alaba bakoitza, eta % 70 gehituko zaio diru-sarreren muga guraso bakarreko familietan.

Diru-sarrera muga hori % 0,3 igoko da seme-alaba bakoitzeko. Guraso bakarreko familien kasuan, gehienezko muga % 70ekoa izango da.

Oraingoz ez dute zehaztu ICOren abalak eskatzeko epea noiz zabaldu den.

Zer esan nahi du ICOk gazteei etxe bat erosteko abala emateak?
Zer esan nahi du ICOk gazteei etxe bat erosteko abala emateak?
Zer esan nahi du ICOk gazteei etxe bat erosteko abala emateak?

1:28

Halaber, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman dio Sepes Lurzoruaren Enpresa Erakunde Publikoaren bitartez Defentsa Ministerioaren lurretan beste 20.000 etxebizitza bultzatzeko planari.

Raquel Sanchezek prentsaurrekoan azaldu duenez, "asmo handiko" eragiketa horren balioa 620 milioi eurokoa da, eta horrekin "Defentsako lurzoru erabilgarri guztia mobilizatu nahi da, etxebizitza parke publikoa osatzeko".

Defentsa Ministerioaren lurrak Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Kanariak, Katalunia, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Ceuta, Extremadura, Galizia, Errioxa, Madril, Murtzia, Melilla eta Valentziako 36 udalerritan daude. Ondorioz, ez du eraginik izango Hego Euskal Herrian.

Kritika ugari

ICOk finantzatutako etxebizitzarako abal berriek kritikak jaso dituzte EAJren eta EH Bilduren aldetik. Izan ere, bi talde nazionalistek higiezinen burbuila berri bat sustatzen dutela uste dute .

"Interes orokorraren aurkakoa da, jabeei, bankuei eta espekulatzaileei mesede egiten diona", adierazi du Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak. Horrekin batera, euskal taldeak adierazi du Gobernua ez dagoela erosketa-saskiaren prezio garestiak geldiarazteko lanean.

Jeltzaleek, bestalde, "herritarrenganako errespetu falta" gisa ikusten dituzte abal berriak, eta uste dute Gobernua "Etxebizitza Legearekin kontraesanean dauden neurriak hartzen" ari dela. "Orain kreditu bigunak emango dizkiegu inbertsio-funtsei?", galdetu du ironiarekin Aitor Estebanek, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Hipotekak Kredituak gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Etxebizitza