Ekonomia -

Aldi baterako lan-erregulazioa

Tubos Reunidosek iragarri du Amurrioko lantegian aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko duela

Enpresak aurreratu duenez, sei hilabeterako neurria izango da, irailaren 1etik hasita. Antza denez, azken hilabeteetan antzematen ari den eskaeren jaitsierari aurre egiteko

Tubos Reunidoseko Amurrioko lantegia. Irudia: EITB Media
Tubos Reunidoseko Amurrioko lantegia. Irudia: EITB Media
Tubos Reunidoseko Amurrioko lantegia. Irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidosek astelehen honetan jakinarazi dio Amurrioko (Araba) lantegiko enpresa-batzordeari ia langile guztientzat aldi baterako lan-erregulazioa aurkezteko asmoa duela. Irailaren 1ean sartuko litzake indarrean eta sei hilabeteko iraupena izango luke.

Enpresako iturriek aurreratu dutenez, datorren asterako aurreikusi dute lan-erregulazio horren negoziazio mahaia eratzea. Neurri horrek lanaldia % 50era murriztea ekarriko luke. Azken hilabeteetan antzemanten ari diren eskaeren jaitsierari aurre egiteko "beharrezko malgutasuna" izateko asmoz hartu dira neurriok.

Hain justu, pasaden astean  enpresako Akziodunen Batzarraren aurretik komunikabideekin egindako bilera batean, Tubos Reunidoseko presidente exekutibo Francisco Irazustak adierazi zuen eskaerak "nabarmen" egin zutela behera azken hilabeteetan, eta horrek eragin zuzena izango zuela bigarren seihilekoko emaitzetan.

Gaineratu zutenez, eskaeren jaitsiera hori banatzaileen arteko hodien stock altuarekin lotuta dago, baita interes-tasen igoerarekin ere, eta horren ondorioz proiektuak atzeratzen ari direla adierazi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak Industria sektorea Aiarako kuadrilla