Ekonomia -

BIZKAIA

Metro Bilbaok bihar errekuperatuko ditu % 50 merkatutako tarifak

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur, ostegunarekin, argitaratu du Bizkaiko Garraio Partzuergoak onartutako prezio jaitsiera; bihar sartuko da indarrean, hortaz.

Metro Bilbaoren geltoki bat. Argazkia: Efe.
Metro Bilbaoren geltoki bat
Metro Bilbaoren geltoki bat. Argazkia: Efe.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur, ostegunarekin, argitaratu du CTB Bizkaiko Garraio Partzuergoak atzo onartu zuen prezio jaitsiera, eta bihar, ostiralarekin, sartuko da indarrean, beraz, Metro Bilbaoko tarifen % 50eko beherapena.

Uztailaren 1etik, metroko erabiltzaileek prezioaren % 100a ordaindu behar izan dute aldi baterako txarteletan, Barik txartelaren bidez egindako bidaietan eta hileko lehen 12 egunotan erositako abonuetan.

CTBren organo gorenak maiatz amaieran ebatzi zuen 2024ra arte tarifei erdi-prezioan eustea —deskontua iazko ekainetik dago indarrean, Ukrainako gerraren ondorioak gutxitzeko—, baina halakoetan jarraitu beharreko prozesu burokratikoa tarteko (30 egunez jendaurrean egon behar du), Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren parte-hartzea duen erakundeak, ez beherapena onartzerik izan. 

Neurri honek kritikak ekarri ditu, besteak beste EH Bildurena, zeinak CTBren Kontseilu Nagusiari leporatu baitzion datek bat ez etortzea eragin zuen "planifikazio akats larria egin izana"

Bilboko metroan bakarrik izan dira deskontu gabeko tarifak, Euskotrenek, Renfek, Bilbobusek eta Bizkaibusek ez baitute gorabeherarik izan, eta erdi-prezioan egon dira bidaia guztiak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Metro Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Dirulaguntzak