Ekonomia -

BAI datuak

Langabezia tasa %7,13koa izan da Euskadin eta %8,79koa Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan

2023ko bigarren ekitaldiari dagokion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera, Euskadiko langabezia tasa Espainiako estatuko baxuena da, eta Nafarroak, berriz, enpleguaren hirugarren hazkunderik handiena izan du.

Lanbideren buelgo bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Lanbideren buelgo bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Lanbideren buelgo bat, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko landun berrien kopurua 33.000 pertsonakoa izan da, 977.600 langilera iritsi arte; langabeen kopurua, berriz, 12.000 jaitsi da, eta tasa % 7,13n geratu da. Iazko ekitaldi bereko datuekin alderatuta, % 4,57 igo da okupazioa. Nafarroan, berriz, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) adierazten du okupazioa % 3,98 hazi dela. Autonomia erkidego guztietako enpleguaren hirugarren hazkunde garrantzitsuena da hori, termino erlatiboetan, eta puntu batean gainditzen du Estatuko batez bestekoa. Hala, langabezia tasa % 8,79koa da.

Ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Euskadin 75.000 pertsona daude langabezian, aurreko hiruhilekoan baino % 13,38 gutxiago. Langabezia tasa, berriz, 1,31 puntu jaitsi da, eta Espainiako Estatuko txikiena da.

Nafarroak, bestalde, 324.700 pertsonako biztanleria aktiboa du, lehen hiruhilekoan baino % 0,18 gehiago; horietatik 296.200 landunak dira, % 2,98 gehiago, eta 28.500 langabeak, aurreko hiruhilekoan baino % 27,39 gutxiago.

Urteko bigarren hiruhilekoan, 603.900 landun gehiago izan dira Estatu osoan, zerbitzuen sektorearen bultzadagatik, eta autonomia erkidego guztietan jaitsi da langabezia. Hala, 21.056.700 langileko maximo historikora iritsi da, eta 365.300 langabe gutxiago daude, guztira 2.762.500 pertsona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak