Ekonomia -

EUSTAT

EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetako sarrerak % 3,5 igo dira, eta ostatu-gauak % 6,9, urtetik urterako ehunekoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 411.372 sarrerek 896.915 ostatu-gau ekarri dituzte.

Sarreren % 51,9 eta ostatu-gauen % 48,6 atzerritar jatorrikoak izan dira; Hala, sarrerek % 9,6 egin dute gora, eta ostatu-gauek % 15,2, Eustat - Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Lurraldez lurralde, Araban, 58.815 sarrera eta 118.406 gau-ostatu erregistratu dira, aurreko urteko abuztuan baino % 5,2 eta % 12,4 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 1,7 hazi dira eta % 5,4 gau-ostatuak. Guztira, 190.784 sarrera eta 408.804 ostatu-gau izan dira abuztuan. Gipuzkoan, 161.773 sarrera erregistratu dira 2023ko abuztuan, 202ko abuztuan baino % 5,0 gehiago, eta 369.705 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 6,9 gehiago.

Argazkia: EITB

Hiriburuz hiriburu, sarrera kopurua % 7,8 igo da Gasteizen, % 4,7 Donostian eta % 1,4 Bilbon. Era berean, iazko abuztuarekin alderatuta, ostatu-gauak % 17,8 gehitu dira Gasteizen, % 94,3 Donostian eta % 3,3 Bilbon.

EAEko hiru hiriburuetan jaiak ospatzen dira abuztuan, eta turistek nabarmen egiten dute gora egun horietan. Hala, Andre Maria Zuriaren jaietan 9.119 sarrera eta 18.932 ostatu-gau zenbatu dira, Donostiako Aste Nagusian 26.852 sarrera eta 62.432 gau-ostatu eta Bilboko Aste Nagusian 36.743 sarrera eta 77.801 ostatu-gau izan ziren.

EAEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2023ko abuztuan, iazko hil berean baino gehiago, orduan 2,11 egun izan baitziren. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez EAEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Betetze-maila % 80,3 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 87,5, gelaka neurtuta. 2022ko uztailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 1,9 eta 2,2 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Eguneko batez besteko tarifa edo ADRa 135,96 euro izan da ("logela bakarrik" erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua). Horrek esan nahi du % 9ko igoera izan dela iazko abuztuaren aldean. ADRa 170,56 euro izan da Gipuzkoan, 117,40 euro Bizkaian eta 94,56 euro Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aste Nagusia Bilbao Aste Nagusia albisteak Gasteizko jaiak egitaraua Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Turismo-ostatuak Euskadi