Ekonomia -
MINISTROEN KONTSEILUA
Usansolo udalerri independente izateko araudia eta EAEko lan-hitzarmenen nagusitasuna onartu dituzte
Pedro Sanchezen inbestiduraren aurretik, PSOEk eta EAJk adostutako puntuetako bi dira gaur Ministroen Kontseiluak onartu dituenak.
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
EAJk eta PSOEk Pedro Sanchezen inbestiduraren aurretik adostutako puntuetako bi onartu ditu gaur Ministroen Kontseiluak.
Horrela, Espainiako Gobernuak Toki Araubidearen Oinarrien Legea aldatzeko konpromisoa hartu du, udalerri independente izateko gutxieneko biztanleria-muga murrizteko eta 4.000 biztanletan ezartzeko (orain arte 5.000 biztanletan zegoen). Horrela, Usansolo udalerri independente gisa eratu eta Galdakaotik bereizi ahal izango da.
Ministroen Kontseiluak onartutako bigarren puntua Euskadin sinatutako lan-hitzarmenen nagusitasuna da, Estatukoen gainetik.
Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian, Aitor Esteban EAJren bozeramaileak esan du gaurkoa "oso egun ona" dela, "Espainiako Gobernuarekin ezarritako konpromisoak betetzen ari direlako", eta nabarmendu du hitzarmen autonomikoen lehentasuna "luzaroan" eskatu dutela, bai euskal erakundeek eta baita sindikatuek ere.