cerrar buscador

Usansolo

1 / 2 Hurrengoa
Galdakao eta Usansolo batera agertuko dira apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen zenbaketan

Galdakao eta Usansolo batera agertuko dira apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen zenbaketan

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak hauteskunde-errolda abenduaren 1ean itxi zuenez, ezin izan du Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu. Udalerri hori independentea da abenduaren 22tik.
Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari

Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari

Urte berriari igande gauean emango diogu ongietorria gehienok, kanpaiak entzunda, baina mahatsa jan duenik bada jada, Usansolon esaterako. Urtero ospatzen dituzte kanpaiak bezperan, baina aurten are bereziagoa izan da jaia, duela bi egunetik herri independentea direla ere ospatu baitute.

Jaia nagusi Usansolon, udalerri independentea dela ospatzeko

Jaia nagusi Usansolon, udalerri independentea dela ospatzeko

Bizkaiko 113. udala da gaurtik aurrera Usansolo, Espainiako Gobernuak Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu baitu. Festa egin dute bizilagunek udalerri independentea dela ospatzeko.

Usansolo udal independentea da jada, Bizkaiko 113. udala, hain zuzen

Usansolo udal independentea da jada, Bizkaiko 113. udala, hain zuzen

Espainiako Gobernuak Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu du Usansolo, eta "eskubide osoko udalerri" bihurtu da hala. Agustin Aizpuru Kudeaketa Batzordeko presidenteak adierazi duenez, "herria eraikitzeko garaia hasi da".
Usansolo udalerri independente izateko araudia eta EAEko lan-hitzarmenen nagusitasuna onartu dituzte

Usansolo udalerri independente izateko araudia eta EAEko lan-hitzarmenen nagusitasuna onartu dituzte

Pedro Sanchezen inbestiduraren aurretik, PSOEk eta EAJk adostutako puntuetako bi dira gaur Ministroen Kontseiluak onartu dituenak.
Eratu dute Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria

Eratu dute Usansoloko Batzorde Kudeatzaile berria

Usansolo Herria plataformako Juan Agustin Aizpuru Izagirre izango Batzorde Kudeatzaile berriaren presidentea.
Usansoloko Batzorde Kudeatzailea eratuko dute gaur, M28ko emaitzak oinarri hartuta

Usansoloko Batzorde Kudeatzailea eratuko dute gaur, M28ko emaitzak oinarri hartuta

Honakoek osatuko dute batzordea: Usansolo Herria (8 ordezkari), EAJ (2, bat galduta) eta EH Bildu (1, bat irabazita). Duela 15 egun, Espainiako Gobernuak udalerri gisa erregistratzeari emandako ezezkoaren kontra helegitea aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak.
Aldundiak eta Galdakaoko Udalak errekurtsoa jarri dute Usansolo udalerri gisa inskribatzeari uko egiteko

Aldundiak eta Galdakaoko Udalak errekurtsoa jarri dute Usansolo udalerri gisa inskribatzeari uko egiteko

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloko batzorde kudeatzaile berria izendatu du, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondorioz.
Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea jarriko dio Usansolo bereizteari Espainiako Gobernuak emandako ezezkoari

Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea jarriko dio Usansolo bereizteari Espainiako Gobernuak emandako ezezkoari

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi berriak adierazi duenez, "guk arau foral bat daukagu eta onartu zenean ez zen errekurtsorik aurkeztu". Usansolok arau guztiak betetzen dituela gogorarazi du. "Aldundi bezala legitimitate guztia daukagu helegitea aurkezteko", adierazi du Etxanobek.

Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Usansolo Galdakaotik bereiztea

Espainiako Gobernuak errefusatu egin du Usansolo Galdakaotik bereiztea

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea, ez baita 5.000 biztanlera iristen.
EH Bilduk eta Usansolo Herria eta Auzoak herri plataformek legealdirako akordioa sinatu dute Galdakaon

EH Bilduk eta Usansolo Herria eta Auzoak herri plataformek legealdirako akordioa sinatu dute Galdakaon

Horrela, Iñigo Hernando (EH Bildu) Bizkaiko herri horretako alkatea izango da berriro. Hiru indarrek 2019an hasitako bideari eutsiko diote 2023-2027 agintaldian, eta Galdakaok "ezberdinen arteko eta babes handiko" gobernua izango du.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki

Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki

Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.

Aizpurua: Datorren astean ekimen bat aurkeztuko dugu Usansolori lotuta; lanean ari gara euskal alderdiak

Aizpurua: "Datorren astean ekimen bat aurkeztuko dugu Usansolori lotuta; lanean ari gara euskal alderdiak"

EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramailearen arabera EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin-Podemos harremanetan daude Usansolo Herria plataformak eskatuta.
Usansolo 2027. urtera arte zuzenduko duen udal gobernua, martxan

Usansolo 2027. urtera arte zuzenduko duen udal gobernua, martxan

Juan Agustin Aizpuru Usansolo Herriko kidea izendatu dute batzorde kudeatzaileko presidente.
Usansoloko batzorde kudeatzailea jaio den unea

Usansoloko batzorde kudeatzailea jaio den unea

Gaur eratu dute Bizkaiko 113. herri gisa Usansoloko Udala gobernatuko duen batzorde kudeatzailea, Bizkaiko Foru Aldundiak duela astebete izendatu ondoren. Horretan, Juan Agustin Aizpuru izendatu dute presidente.

Agustin Aizpuru: Egun historikoa da. Bizkaiko 113. udalerria izango gara

Agustin Aizpuru: "Egun historikoa da. Bizkaiko 113. udalerria izango gara"

Usansoloko Txapelena baserrian gaur iluntzean egingo den ekitaldian izendatuko dute Usansoloko kudeaketa batzordea, eta horren buru izango da Agustin Aizpuru usansoloarra. Prozesu juridikoak bere bidea egiten duen bitartean, herria antolatzeko lehen erabakiak hartzen hasiko dira.
Udalerri berria zerotik eraikitzea, Usansoloko batzorde kudeatzailearen erronka

Udalerri berria zerotik eraikitzea, Usansoloko batzorde kudeatzailearen erronka

Usasonsolo Herria (UH) plataformako partaide eta batzordekideekin mintzatu gara euren zereginen inguruan, baita izan ditzaketen zailtasunei buruz ere.

Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera

Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gaur eratuko dute Usansolo 2027. urtera arte gobernatuko duen batzorde kudeatzailea

Gaur eratuko dute Usansolo 2027. urtera arte gobernatuko duen batzorde kudeatzailea

11 kideetatik 8 Usansolo Herria plataformakoak dira, eta 3, EAJkoak. Dena dela, M28aren ostean, aldaketak egon litezke banaketan. Gainera, Estatuko Abokatutzak desanexioaren aurka aurkeztutako helegitea ebazteko dago.
Usansolo gobernatuko duen batzorde kudeatzailea maiatzaren 4an eratuko dute

Usansolo gobernatuko duen batzorde kudeatzailea maiatzaren 4an eratuko dute

Aldundiak batzordea izendatu du 2019ko hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuta: 11 kideetatik 8 Usansolo Herria plataformakoak dira, eta 3, EAJkoak. Dena dela, M28aren ostean, aldaketak egon litezke banaketan. Gainera, Estatuko Abokatutzak desanexioaren aurka aurkeztutako helegitea ebazteko dago.

Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean

Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).
Zein egoeratan dago Usansoloren desanexio-prozesua eta zeintzuk dira hurrengo urratsak?

Zein egoeratan dago Usansoloren desanexio-prozesua eta zeintzuk dira hurrengo urratsak?

Udalerria sortzeko prozesuak aurrerapausoak ematen jarrai dezake. Horrela, orain Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio kudeaketa batzorde bat sortzea, hauteskundeak egin arte udal baten funtzioak beteko dituena.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo Galdakaotik bereizteko galarazpena

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Usansolo Galdakaotik bereizteko galarazpena

Iazko abenduaren 30ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako erabakiaren aurka egin zuen Estatuko Abokatutzak, udalerri bihurtzeko baldintzak betetzen ez zituela iritzita.
Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaok alegazioak aurkeztuko dizkiote Usansoloren prozesua geldiarazteko helegiteari

Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaok alegazioak aurkeztuko dizkiote Usansoloren prozesua geldiarazteko helegiteari

Gaur bukatzen da epea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak datorren hilabetean hartuko du erabakia.
Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Usansoloren desanexioaren aurka

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Usansoloren desanexioaren aurka

Joan den azaroaren 23an, Usansoloko herrigunea Galdakaoko Udaletik desanexionatzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du, uste duelako desanexioak urratu egiten duela udalerri berriek gutxienez 5.000 biztanle izateko baldintza.
Usansolo ospakizunetan murgildu da, Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren

Usansolo ospakizunetan murgildu da, Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren

40 urteko borrokak ospakizunari eman dio lekua. Galdakaotik banatzeak aukera berriak ekarriko dizkiela sinetsita daude.

Espainiako Gobernuak ez du eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere Usansoloren desanexioaren aurrean

Espainiako Gobernuak ez du "eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere" Usansoloren desanexioaren aurrean

Exekutiboak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duen ala ez.
Usansoloko desanexioa, pausoz pauso

Usansoloko desanexioa, pausoz pauso

Batzar Nagusiek akordioa onartu eta aldizkari ofizialean argitaratu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko Udala, lurraldeko 113.a, sortzeko pausoak ematea.
Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu da

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu da

Orain arte Galdakaoko auzo izan dena udalerri bihurtzea onartu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Espero zen bezala, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak egin dute horren alde; PPk abstentziora jo du, eta sozialistek kontra bozkatu dute. Hain justu, erabakiaren kontrako helegitea iragarri du PSE-EEk.
Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea): Usansolotarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartu genuen

Iñigo Hernando (Galdakaoko alkatea): "Usansolotarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartu genuen"

Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok, Gernikan, Usansoloko desanexioa gauzatuta, berretsi egin du konpromiso hori: "Honaino heldu gara".

Monica Mena (Usansolo Herria Plataforma): Helegiteari ez diogu zentzurik ikusten

Monica Mena (Usansolo Herria Plataforma): "Helegiteari ez diogu zentzurik ikusten"

"Honek ez du atzera-bueltarik", adierazi du Usansolo Herria Plataformako kide Monica Menak, 'Egun on Euskadi' saioan. Oso pozik azaldu da, Gernikan egindako elkarrizketan, desanexioa gauzatuta.

Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Galdakaok Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera

Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Galdakaok Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera

Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu da Usansolo. Aurreikuspenak bete dira, eta testuaren alde egin dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak; PPk abstentziora jo du, eta PSE-EEk, aldiz, kontra bozkatu du.

Anduezak uste du Estatuko abokatuek Usansoloko desanexioa errekurrituko dutela, legez kontra doalako

Anduezak uste du Estatuko abokatuek Usansoloko desanexioa errekurrituko dutela, "legez kontra doalako"

Bizkaiko Batzar Nagusiek asteazken honetan onartu dute Usansolo Galdakaotik desanexionatzea. PSE-EEk aurka bozkatu du, idazkari nagusiak azaldu duenez, "legearen aurka doalako".
Metroa 2027an iritsiko da Galdakaoko erdigunera, eta 2028an, Ospitalera

Metroa 2027an iritsiko da Galdakaoko erdigunera, eta 2028an, Ospitalera

Azaroan irekiko dute Bilboko metroaren 5. lineako lehen hiru zatien lizitazioa.
Espainiako Gobernuak ez du Usansoloren desanexioa babesten, ez duelako legea betetzen

Espainiako Gobernuak ez du Usansoloren desanexioa babesten, "ez duelako legea betetzen"

Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak azpimarratu du jarrera guztiak errespetatzen dituela, baita Galdakaoko Udalarena ere, baina Espainiako Gobernuak legea bete behar duela, eta honek 5.000 biztanleen muga ezartzen duela.
Batzar Nagusiek txostenek esaten dutena eta herritarren borondatea errespetatuko dutela espero dugu

"Batzar Nagusiek txostenek esaten dutena eta herritarren borondatea errespetatuko dutela espero dugu"

Usansoloarren %81,5ak egin du Galdakaotik banatzearen alde. Parte hartzea %63a izan da, oso altua Usansoloko Herria plataformako Monika Menaren hitzetan. Orain, Batzar Nagusiek herritarren borondatea eta horra iritsi aurretik egindako txostenek diotena errespetatuko dutela espero dute.

Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea: 'Ahal izan dugun guztia egin dugu herritarren nahiari bide emateko'

Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea: 'Ahal izan dugun guztia egin dugu herritarren nahiari bide emateko'

Usansolo Galdakotik bereizi eta herri bihurtzeko galdeketa egin du botoa eman dutenen % 80 babesarekin. Parte hartzea % 62koa , kopuru "egokia" Galdakaoko alkatearen hitzetan.
Usansolo independentearen alde bozkatu du herritarren % 81,5ek

Usansolo independentearen alde bozkatu du herritarren % 81,5ek

2302 pertsonak eman dute gaur botoa, % 63ko partaidetza lortuz. Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearentzat, zenbakiek "kontsulta hori egitearen garrantzia" erakutsi dute, eta "kontuan hartzeko datuak" direla azpimarratu du.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea: Kontuan hartu beharreko datuak izango dira

Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea: "Kontuan hartu beharreko datuak izango dira"

Usansolok Galdakaotik bereizi nahi duen ala ez erabakitzeko herri galdeketa egin du gaur. Parte-hartzea % 63koa izan da, eta Galdakaoko alkatearen ustez zenbakiek agerian utzi dute “zeinen garrantzitsua zen galdeketa hau egitea”.

Usansolok Galdakaotik bereizteko herri galdeketa ez loteslea egingo du martxoaren 27an

Usansolok Galdakaotik bereizteko herri galdeketa ez loteslea egingo du martxoaren 27an

Kontsultan, 16 urtez gorako Usansoloko bizilagunek hurrengo galderari erantzun beharko diote: "Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?".
1 / 2 Hurrengoa