Ekonomia -

Autoen salmenta

Autoen matrikulazioa % 11,2 hazi da EAEn eta % 13,34 Nafarroan

Gasolioz edo gasolinaz ez dabiltzan ibilgailuen salmenta % 32 baino gehiago igo da bi erkidegoetan eta, dagoeneko, gasolinaz ibiltzen diren autoak baino gehiago saltzen dira.

Auto kontzesionarioak. Argazkia: EFE.
Auto kontzesionarioak. Argazkia: EFE.
Auto kontzesionarioak. Argazkia: EFE.

A.A.E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko datuekin alderatuta, autoen matrikulazioa % 13,3 igo zen iaz Nafarroan eta % 11,2 Euskal Autonomia Erkidegoan.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei begiratuta, lau urtez zenbaki negatiboetan egon ondoren, goranzko joera hartu du matrikulazioak. 2018an % 5,25 igo ondoren, hurrengo urtean % 4,6 jaitsi zen, 2020an % 23,9 egin zuen behera, % 18,3 galdu zuen 2021ean eta % 11,2ko jaitsiera izan zuen 2022an.

Faconauto, ANFAC eta Ganvam elkarteek astearte honetan argitaratu duten informazioaren arabera, Nafarroan 7.173 turismo eta 4x4 motako ibilgailu matrikulatu ziren 2023an (6.329 izan ziren 2022an). Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, 24.408 auto matrikulatu ziren (2022an 21.949 izan ziren).

Erregai motaren arabera, nabarmentzekoa da "gainerako erregaien" atalean izandako igoera, % 32tik gorakoa izan baita bi erkidegoetan, eta dagoeneko gasolina-ibilgailuak baino gehiago saltzen dira. Atal honetan sartzen dira auto elektriko osoak (BEV), autonomia hedatuko elektrikoak (EREV), hibrido entxufagarriak (PHEV) eta ez-entxufagarriak (HEV), hidrogenoz ibiltzen direnak (FCEV), GNC, GNL eta GLPLak.

2023an, mota horretako 3.565 ibilgailu matrikulatu dira Nafarroan, eta 12.168 EAEn.

Gasolinazko ibilgailuen salmenta % 0,39 jaitsi da EAEn (9.611 unitate) eta % 0,82 igo Nafarroan (2.829 unitate).

Diesel ibilgailuen salmenta nabarmen jaitsi da bi erkidegoetan: % 15,44 EAEn (2.629 unitate) eta % 5,58 Nafarroan (779 unitate).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Automobilgintza