Ekonomia -

ASTE SANTUA

133 hegaldi daude aurreikusita gaurko Bilboko Aireportuan

Hala ere, hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta Bilboko Aireportuan.

Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean
Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santua tarteko, 133 hegaldi daude aurreikusita gaur Bilboko Aireportuan, atzoko egunaren antzera. 

Guztira, Aste Santurako 1.398 hegaldi —martxoaren 22tik apirilaren 1era—daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago. Aenaren arabera, aurreko urtean udako denboraldiaren hasierak eta Aste Santuak bat egin zuten, aurten ez bezala, eta hori da jaitsieraren atzean dagoen arrazoia.

Hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta.

Ohiko hegaldi erregularrez gain, Bari, Cork, Catowice, Praga eta Lujbljana hiriburuetara charter hegaldiak daudela jakinarazi du Aenak.

Donostiako Aireportuan 127 hegaldi programatuta daude, Iruñekoan, 81, eta Gasteizkoan, 60.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Iruñea Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Aste Santua oporrak Oporrak umeekin Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua