Etxegabetzeak -

Etxegabetzeak

Herritarrek etxe baten enkantea atzeratzea lortu dute, Gasteizen

Banketxeari etxearekin gelditzeko baina diru gehiago ez eskatzeko exijitu dio kaltetutakoak.

Elkarretaratzea notarioaren bulegoaren aurrean. EFE
Elkarretaratzea notarioaren bulegoaren aurrean. EFE
Etxe baten enkantea atzeratzea lortu dute Gasteizen

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren presioak etxe baten judizioz kanpoko enkantea atzeratzea lortu du, Gasteizen. Etxegabetzea gaurko aurreikusita zegoen, baina kaltetutako familiak etxean jarraitu ahal izango du auzia ebatzi bitartean.

Arabako Kaleratzeak Stop elkartearen babesari esker, enkantea bertan behera geratu da behin-behinekoz. Kaltetutakoa Orlando Romero da, egun langabezian dago eta emaztearekin eta bi alabekin bizi da.

Aimar Saenz de Buruaga elkarteko ordezkarietako batek esan duenez, enkantea "dezente" atzeratuko da, orain bide judiziala ireki baita.

Hala ere, arazoa ebazteke dagoela esan du, beraz, enkantea ez dela bertan behera geratu zehaztu du.

Kaltetutakoa 56 urteko Ekuadorreko gizonezkoa da. Bederatzi urte daramatza Gasteizen bizitzen, zehazki, Judimendi auzoko Errekatxiki kalean.

Orain urtebete lanik gabe geratu zen eta Banesto banketxeari etxearekin gertatzeko, baina diru gehiagorik ez exijitzeko eskatu dio.

Dagoeneko zazpi urtetan 160.000 euro ordaindu dituela azaldu du, baina oraindik 190.000 euro geratzen zaizkio ordaintzeke.

Horregatik, etxea enkantean atera eta hala ere banketxeak zor hori exijituko dion beldur da.

Gizonezkoa babesteko, Arabako Kaleratzeak Stop elkarteko ehun lagun inguru bildu dira enkantea egin behar zen notarioaren bulegoaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea