Gizartea -

Luizi batek eragin du

Balmaseda gas hornidurarik gabe, Zallan hodi bat hautsi ondoren

Naturgas Energia enpresako langileak lanean ari dira gas zerbitzua berrezartzeko. Matxurak 2.000 erabiltzaileri eragiten die.

Zalla gas leherketa
Zalla gas leherketa
Taberna bat hustu dute Zallan, gas leherketa baten ondorioz

1:04

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balmasedako bizilagunak gas hornidurarik gabe daude atzo gauaz geroztik, Zallan gas hodi bat hautsi ondoren. Matxurak 2.000 erabiltzaileri eragiten die.

Antza denez, 23:20 inguruan gertatu zen istripua, Zallako Herrera auzoan. Azken egunetako euri jasek eraginda, luizi bat izan zen atzo Zallan, eta horrek gas hodi bat hautsi zuen.

Gas hodiaren haustura Zallan gertatu bazen ere, Balmasedako herritarrak geratu dira gas hornidurarik gabe. Naturgas Energia enpresako langileak lanean ari dira gas hornidura berrezartzeko.

Hornidura eguerdian berrezartzea aurreikusten bazuten ere, lanak atzeratu egin dira langileek ingurura gerturatzeko zailtasunak dituztelako eta eguraldiaren baldintzak txarrak direlako. Gaueko 22:00etan zerbitzua berrezartzea espero dute.

Naturgas Energiako bozeramaileak adierazi duenez, ez zen inolako gas leherketarik izan.

Prebentzio neurri gisa, ezbeharra izan zen inguruko taberna bat jendez hustu zuten, eta BI-3651 errepidea itxi zuten, baina dagoeneko ireki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zalla albisteak Gasaren prezioa Enkartazioak gaur