Gizartea -

Eutanasia

Bonnemaison medikua egotzi du Akitaniako Medikuen Elkargoak

Adineko pertsona gaixoei hiltzen laguntzeagatik auzipetu zuten, eta medikuntza jartzeko debekua jarri zioten 2011n prozesura hasi zenetik.

Nicolas Bonnemaison medikua. Argazkia: EITB
Nicolas Bonnemaison medikua.
Nicolas Bonnemaison medikua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Bonnemaison medikua, adineko pertsona gaixoei hiltzen laguntzeagatik auzipetu zuten Baionako medikua, Akitaniako Medikuen Elkargotik kanporatu dute hiru urterako. Epe horretan ezin izango du mediku lanik egin Frantziako Estatu osoan. Dena dela, Baionako larrialdi zerbitzuek dagoeneko iragarri dute helegitea jarriko dutela erabakiaren kontra.

Bonnemaison medikua "bereziki ahulak diren pertsonak pozoitzeagatik" auzipetu zuten. Medikuen Elkargoko diziplina aretoaren arabera, medikuak etikaren arauhauste larriak egin zituen eta ez zuen Elkargoak ezarritako prozedura jarraitu.

Bonnemaison medikuak aitortu egin zuen heriotza eragiteko indizioak eman zituela gaixo zeuden pertsonen "sufrimendua laburtzeko", baina "eutanasiaren babesle" dela ukatu izan du.

Baionako larrialdi zerbitzuetako langileak babes zabala jaso du Euskal Herrian, bai sare sozialetan zabaldutako ekimenetan, bai ospitalean izandako protesten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea