Gizartea -

Aste Santua

Frantzisko aita santuak gazte delitugileei laguntzeko gonbita egin die

Ebanjelioan deskribatutako oinen garbiketaren erritua azaldu ostean, Frantzisko bromatan aritu da, “ez dute zertan batak besteari oinak egunero garbitu, lagundu baizik".

Frantzisko aita santua. EFE
Frantzisko aita santua
Frantzisko aita santua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak "elkarren artean laguntzeko" eta irainak barkatzeko gonbita egin die Adingabeen Institutu Penaleko gazte delitugileei, Ostegun Santuan egindako mezan, bere Aitasantutzako lehenengoan.

17:30 baino zertxobait lehenago, Frantzisko aita santua Adingabeen Institutu Penalera heldu da, Erroman. Hainbat pertsona ari ziren hari itxaroten.

Meza italieraz eman du, eta 17:35ean hasi da. Lehenengo irakurketa eta salmoa gazte delitugileek egin dute. Zeremonia eukaristikoaren musika gazteen ahotsek jarri dute, gitarrekin batera.

Homilia motzean, Frantzisko aita santuak idatzi gabeko hitzak esan ditu, ospakizun eukaristikoan parte hartu duten 50 gazte baino gehiagoren aurrean, eta "elkarri laguntzeko" eta irainak barkatzeko gonbita egin die.

Halaber, Aita Santuak hankak garbitzeko erritua nabarmendu du, "Jesusek egiten duen fereka delako, Jesus horretarako etorri delako, zerbitzatzera eta laguntzera". Horregatik, "besteari laguntzeko prest" dauden galdetzera gonbidatu die bertan zeudenei.

Ebanjelioan deskribatutako oinen garbiketaren erritua azaldu ostean, Frantzisko bromatan aritu da, "ez dute zertan batak besteari oinak egunero garbitu", lagundu baizik.

Homiliaren ostean, Aita Santuak 12 gazteri oinak garbitu dizkie, horietako bi emakumeak ziren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea bideoak Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Gazteak Eliza Katolikoa