Gizartea -

Epaia

Ostalari bat zigortu dute Bakion, ertzain bati kafea ez ateratzeagatik

Epailearen iritziz, ez dago kontsumizioa ez ateratzea justifikatzen duen arrazoirik, eta 150 euro ordaintzera zigortu du ostalaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak 150 euroko isuna ordaintzera zigortu du Bakioko ostalari bat, ertzain bati kafea ez ateratzeagatik. Berak ez ziela armak zituzten uniformez jantzitakoei zerbitzatzen esan zion ostalariak epaileari.

Ertzainei errespetu eta begirune falta erakustea eta aginpideari desobedientzia egitea egotzita, 30 egunez 5 euroko isuna ordaindu beharko du egunean ostalariak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, martxoaren 18an jazo zen gertaera.

"Ez dago ertzainari eskatutakoa ez ateratzea justifikatzen duen arrazoirik", epailearen esanetan.

Epaiaren arabera, Bakio inguruan aurretik ere gertatu dira horrelakoak, eta, epailearen ustez, baliteke ertzainen kontrako kanpaina egiten egotea bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio