Gizartea -

Zabor-bilketa

Gutxienez %70 birziklatzea adostu dute Elgetan Udalak, EAJk eta Bilduk

Lehenengo herritarrekin adostuko dute nola lortu birziklatze-tasa hori, eta gero kontsulta egingo dute, abenduan. Txingudiko Mankomunitateak bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du.

Zabortegia. Argazkia: EiTB
Zabortegia.
Zabortegia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan zaborra biltzeko sistemaren inguruko eztabaida bizi-bizi dagoen honetan, ahalik eta gehien birziklatzea helburu hartuta, bi ekimenen berri eman dute: Txingudiko Mankomunitateak bosgarren edukiontziaren alde egin du birziklatze-tasa  handitzeko tresna gisa, eta Elgetan, berriz, hondakinen % 70 birziklatzeko era herritarrekin adostu eta gero galdeketa egingo dute.

Herritarrekin adostuko dute hondakinen %70-80 nola bildu. Ados jarritakoan egingo dute herri-galdeketa. Abendurako aurreikusten dute hori. Hala jasotzen du behintzat atzo onartutako plangintza bateratuak.

Aralar eta independenteez osatutako Udal Gobernua, Bildu eta EAJ ados jarri dira, beraz, eta sistema bera baino gehiago, garrantzitsuena helburua dela nabarmendu dute.

Txingudi

Txingudiko Mankomunitateak, aldiz, bosgarren edukiontziaren alde egingo du, hondakinak hobeki sailkatu eta birziklatze-tasa handitzeko tresna gisa.

Irunen eta Hondarribian hondakinen % 37 birziklatzen dute gaur egun eta % 50-60ko tasara  iristea litzateke edukiontzi marroiaren helburua, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Gipuzkoako albisteak EH Bildu Gipuzkoa Ingurumena Debagoiena gaur Birziklatzearen albisteak