Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek ustez emaztea hil du Laudion

Biktima Amagoia Elezkano 26 urteko orozkoarra (Bizkaia) da. Tratu txarren aurkako telefono zenbakiak: 016 / 900 840 111.

49 urteko gizon batek ustez emaztea hil du Laudion
49 urteko gizon batek ustez emaztea hil du Laudion
Gizon batek ustez emaztea hil du labankadaz, Laudion

1:34

David Perez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Laudion (Araba), emaztea (26 urte) hiltzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik eitb.com-i baieztatu diotenez.

Biak Laudion bizi ziren, baina biktima, Amagoia Elezkano, Orozkokoa (Bizkaia) zen, eta ustezko hiltzailea, Portugaletekoa, Natxo Urkijo alkateak "Boulevard" Radio Euskadiko saioan azaldu duenez.

Eusko Jaurlaritzak zehaztu duenez, badirudi emakumeak ez zuela senarraren aurkako salaketarik jarri, eta, beraz, ez zegoen tratu txar "susmorik".

Ezbeharra Urumea kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean jazo da.

Ustezko hiltzaileak arreba bat ohartarazi du, krimena gauzatu eta gero, eta horrek deitu du Ertzaintzara, 05:20an. Agenteak bertaratu direnean, biktima, ustezko hiltzailea eta seme jaioberri bat topatu dituzte etxebizitzan.

Bertan, gainera, sukaldeko aizto bat aurkitu dute, krimena gauzatzeko erabili duten armatzat jo dutena.

09:15ean, Ertzaintzaren patruila bat eta atxilotutakoa etxebizitzara itzuli dira, ustezko hiltzaileak krimenaren nondik norakoak azal ditzan.

10:00etan, epaileak gorpua Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Institutura eramatea agindu du, autopsia egin diezaioten.

Auzokideek "zaratak eta kolpeak" entzun dituzte

Biktimaren auzokideek "zaratak eta kolpeak" entzun dituztela adierazi dute.

Hori horrela, gauerdian "kolpeak" entzun dituela esan du batek: "Baina inork ez zuen espero gertatutakoa".

Beste baten esanetan, senar-emazteen etxebizitzan "zaratak entzun ohi ziren", baina "zazpi hilabeteko haurtxo bat dutelako gertatzen zela uste genuen". Haurra, gainera, "gaixorik" dago.

Elkarretaratzeak eta gaitzespenak

Laudioko Udalak elkarretaratzea deitu du 20:00etarako, Herriko Plazan, eta Orozkokoak 19:00etarako.

Gaitzespenekin jarraituta, Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du, gaur goizeko saioa hasi baino lehen.

Eusko Jaurlaritzatik, nonbait "akatsak" daudela adierazi du Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak. Izan ere, horren hitzetan, "azken hamarkadan abiatutako neurriek ez dute esperotako emaitza".

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak elkarretaratzekin bat egiteko eta indarkeria matxistaren aurka eta berdintasunaren alde kontzientziatzeko deia egin die herritarrei.

Lehen hildakoa EAEn

2013an, indarkeria matxistak Euskadin utzi duen lehen hildakoa da Amagoia Elezkano. Estatu mailan, berriz, 21. biktima da, eta azken 48 orduotan ustez bere bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako hirugarren emakumea.

Lehen hildakoa EAEn

2013an, indarkeria matxistak Euskadin utzi duen lehen hildakoa da Amagoia Elezkano. Estatu mailan, berriz, 21. biktima da, eta azken 48 orduotan ustez bere bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako hirugarren emakumea.

_______________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontsultatu tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida, edo informatu 016 edo 900 840 111 telefono zenbakietan. Doanekoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Laudioko argazkiak Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Orozko gaur Gorobel magaleko kuadrilla