Gizartea -

Bilboko gertakaria

Astebete igaro da shaolin maisu faltsuak Ada hil zuenetik

Juan Carlos Aguilarrek gaztea ustez torturatu eta hil egin zuen. Bilbo astindu duen gertaera horrek agerian utzi du prostituten kolektiboak bizi duen babes falta.

Ada Otuya, Juan Carlos Aguilarrek ustez hildako emakumea. Argazkia: eitbcom
Ada Otuya, Juan Carlos Aguilarrek ustez hildako emakumea. Argazkia: eitbcom
ETB Askabiderekin mintzatu da prostituzioaren arriskuei buruz

1:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi egun igaro dira dagoeneko, joan den igandean, ekainaren 2an, Ertzaintzak Ada Otuya 29 urteko gazte nigeriarra, eskutik eta oinetik helduta eta torturatuta, Bilboko Zen4 gimnasioan aurkitu zuenetik.

Ada erasoa Bilbon montajea eitb

Duela urtebetetik Bizkaiko hiriburuan bizi zen, baina aurretiaz Gasteizen eta Espainiako hainbat tokitan bizi izan zen, Edo Club Nigeria elkarteko kide batek azaldu duenez.

"Gorteetan lan egiten zuen eta, batzuetan, General Kontxa kalean", azaldu du Marian Arian Askabide elkarteko koordintzaleak EiTBri egindako adierazpenetan. Askabidek Bilboko prostitutei babesa eta laguntza eskaintzea du helburu. "Hilketa hauek izan direnetik, kolektibo honek beldurra du, oso ahula da, eta biktima gehiago izango ote diren beldur dira".

Concentración contra los asesinatos_BilbaoLanbide arriskutsua

Datu zehatzak lortzea zaila bada ere, Euskal Herrian 2.500 prostituta inguru daude. Emakundek 2007an argitaratutako txostenaren arabera, Bizkaian 879 prostituta zeuden, 630 Gipuzkoan, 311 Araban, eta 700 Nafarroan.

Gehienek klubetan eta etxebizitzetan lan egiten dute, gutxiengo batek, berriz, ibilgailuetan eta errepideetan.

"Arriskutsuena ibilgailuetan lan egitea da", azaldu du Marian Ariasek, "ezezagun baten autoan sartzen delako, eta bezeroak nahi duena egin dezake berarekin".

Prostituten artean, ohikoa omen da erasoak eta desagerpenak ez salatzea, "hiri berdinean denbora gutxi ematen dutelako, asko mugitzen baitira, eta horren erruz, ez dute sare soziala eratzeko astirik eta ez du inork faltan botatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea