Gizartea -

Eutanasia Holandan

70 urteko emakume itsu batek eutanasia hartu du Holandan

Suizidio lagundua legala da Holandan sufrimendua jasanezina den kasuetan. Eutanasia egitea eskatzen duten pertsonen kopurua % 13 igo dela aipatu dute agintari holandarrek.

Eutanasia legezkoa da Holandan, baina baldintza zorrotzak bete behar dira.
Eutanasia legezkoa da Holandan, baina baldintza zorrotzak bete behar dira.
Eutanasia legezkoa da Holandan, baina baldintza zorrotzak bete behar dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsu gelditu zen 70 urteko emakume batek eutanasia hartu du Holandan. Lehen aldia da egoera horretan dagoen norbaiten sufrimendua jasanezintzat jotzen dutena suizidio lagundua justifikatu ahal izateko. Hedabide holandarrek jakinarazi dutenez, osasun ikuskatzaileek emakumeari egindako eutanasia gobernuaren arauekin bat datorrela azaldu dute.

Eutanasia legezkoa da Holandan, baina neurri zorrotzak bete behar dira. Gaixoak min jasanezina pairatu behar du eta erabaki informatu bat hartu duela jakin behar du horren medikuak. Gainera, beste mediku baten oniritzia izatea beharrezkoa da, Dutchnews egunkariaren arabera. Horrek esan duenez, emakumea ikusmen gutxirekin jaio zen, eta denborarekin egoerak okerrera egin zuen, itsu gelditu zen arte. Senarra hil zenetik bakarrik bizi zen, eta, Dutchnewsen arabera, bere buruaz beste egiten saiatu zen behin baino gehiagotan.

Lia Bruin adituak hedabideei azaldu dienez, emakume hura kasu berezi bat zen. "Garbiketarekin obsesioa zuen eta ezin zuen jasan bere arropan orbanak ez ikustea", aipatu du Bruinek.

Bestalde, suizidio lagundua egiteko lege guztiak betetzen direla ikuskatzeaz arduratzen diren bost batzorde holandarrek adierazi dutenez, eutanasia hartzea eskatzen duten pertsonen kopurua % 13 igo da azken urtean, eta 4.188 kasutara iritsi da. Batzorde horiek zehaztu dutenez, hamar kasutan soilik, medikuek ez zituzten baldintza guztiak bete. Horietatik bi egoeratan, gaixoek dementzia pairatzen zutela eta, medikuek zailtasunak izan zituzten erabakiak ongi informatuak zirela bermatzeko, Dutchnewsen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia bideoak