Gizartea -

Gertakaria

Gizon batek ustez bere aita hil du Zallan

Ondoren, ustezko hiltzailea tren batek harrapatu du eta buruan zauri larriekin eraman dute ospitalera. Gurutzetako erietxean dago, atxilotuta.

Zalla, atzo
Zalla, atzo
Zallako bizilagun batek ustez aita hil du

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizonezko batek ustez bere aita hil zuen atzo arratsaldean, Zallan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, familiaren etxebizitzan gertatu zen ezbeharra. 83 urteko aita hilda topatu zuten, bihotzean eta lepoaldean labankadekin. Hildakoaren emaztea, berriz, antsietate egoeran topatu zuten etxebizitzan bertan, eta erietxera eraman zuten. Antza, gasa arnastu izanaren zantzuak ere bazituen emakumeak.

Ondoren, ustezko hiltzailea tren batek harrapatu zuen, Zallan, Bolunburu parean, eta larri zauritu zen. Ertzaintzak uste du bere buruaz beste egiten ahalegindu zela. Gurutzetako erietxera eraman zuten, eta han dago atxilotuta.

21:00ak aldera jaso zuen, atzo, abisua Ertzaintzak; gertakaria ikertzen ari da. Epaileak sekretupeko sumarioa ezarri du.

Udalbatza, saminduta

Zalla herri bizkaitarreko udalbatza osoak elkartasuna eta gaitsezpena adierazteko testu bat adostu dute, "atzo, urriak 12, gure herrian gertatutakoaren aurrean. "Zallako Udalak bere samina adierazi nahi du eta era berean alkateak eta udalbatza osoak gertakizun latz hauek jaso dituen familiarekin gertukotasuna agertu".

"Jazotakoak oso penatu gaitu eta bide batez gure herritar guztien hunkipenaren berri ere ematen dugu. Ertzaintzari eta epaileei dagokie objetiboki gertatu dena argitzea, baina horretaz haratago azpimarratu gura dugu horrelako gertakizun batek gure herriarentzat suposatzen duen drama soziala", adierazi dute udalbatza osatzen duten kideek adostutako oharran.

Zalla, hunkituta

Javier Portillo Zallako alkateak, Radio Euskadiri egindako adierazpenetan esan duenez, Zalla erabat "hunkituta" dago gertatu denarekin. "Herri txikia da Zalla, 8.500 biztanlekoa. Ez gaude, inolaz ere, horrelakoetara ohituta, denok elkar ezagutzen dugu eta", esan du.  Herri osoak hildakoaren familiari agertu dion elkartasuna nabarmendu du alkateak, eta Udalaren izenean behar dutenerako laguntza guztia eskaini dio sendiari .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zalla Krimenak azken ordukoa Azken ordukoa Enkarterriri buruz