Gizartea -

Sexismoa

Komunikabideetako sexismoa aztertuko du Emakundek

Orain arte Begira batzordea publizitate ez sexista ez erabiltzeko aholku batzordea izan da. Hemendik aurrera, komunikabideen arlora ere hedatuko du bere jarduera.

Emakunderen Begira batzordearen bilera. Argazkia: Emakunde
Emakunde Begira
Emakunderen Begira batzordearen bilera. Argazkia: Emakunde

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begira batzordearen bidez komunikabideetara zabalduko du Emakundek bere eremua. Orain arte Begira batzordea publizitate ez sexista ez erabiltzeko aholku batzordea izan da. Hemendik aurrera, komunikabideen arlora ere hedatuko du bere jarduera.

Ohar bidez ezagutzera eman dutenez, komunikabideek gizartean, errealitatearen pertzepzioan, eta balioen eraikitzean duten influentzia nabarmena kontuan izanik, Emakundek komunikabideen arloa ere Begira batzordearen barruan jorratzea erabaki du.

Datozen hilabeteetan publizitate eta komunikabideentzako kodigo deontologikoak proposatuko ditu eta komunikabideei zuzendutako kode etikoa prestatuko du.

Batzordearen helburua da irrati, telebista eta prentsako edukiak pertsonek, -sexu batekoak edo bestelakoak izateagatik- giza duintasun-txikiagoa edo handiagoa dutela eta objektu sexual soilak direla adierazi ez dadin bermatzea, ez eta emakumeenganako indarkeria justifikatzea ere.

Sexu bien irudi berdinzalea, orekatua, plurala eta edertasun-kanon eta sexu-estereotiporik gabea, eta emakumeek bizitzaren eremuetan betetzen dituzten funtzioetan duten partaidetza aktiboa berma dezaten.

Hiritarrek edo eta erakundeek egindako kexak jaso eta aztertuko ditu batzordeak, eta, prozedura zuzentzaileak proposatuko ditu edo behar izanez, gero, prozedura zigortzaileak bideratuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde albisteak