Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian, genero indarkeria egotzita

Lehen atxiloketa ostiral arratsaldean egin zuten Sopelan, eta bigarrena Getxon, ostiral gauean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Sopelan eta Getxon. Batak bikotekide ohiari eraso egin zion; besteak, aldiz, egungo bikotekideari.

Lehen atxiloketa ostiral arratsaldean egin zuten, Sopelan. Bertan 19 urteko gaztea atzeman zuten bikotekide ohiari tratu txarrak etengabe eman eta eraso egiteagatik.

Atxilotua harrapatu zuten unean, gaztea neskari deika ari zen, telefono kabina batetik. Ondoan 40 urteko lagun bat zuen eta atxiloketa saihesten saiatu zen. Ondorioz, laguna ere atxilotuta eraman zuen Ertzaintzak.

Bestalde, ostiral gauean, 34 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Getxon, bikotekideari etxean eraso egiteagatik.

Atxilotua polizia-etxera eraman zuten, alkohola edan izanaren zantzuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia