Gizartea -

Ikerketa

Espainian, 2,8 milioi ume baino gehiago bizi dira pobreziaren atarian

Save The Children elkartearen ikerketa baten arabera, Espainia zortzigarren herrialdea da Europar Batasunean adingabeen gabezia-tasari dagokionez.

2,8 milioi umeren eskubideak arriskuan daude Espanian

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.826.549 ume, herrialdeko haurren % 33,8, pobreziaren atarian bizi dira, Espainian. Save The Children elkartearen ikerketa baten arabera, Espainia zortzigarren herrialdea da Europar Batasunean adingabeen gabezia-tasari dagokionez.

Elkartearen txostenak "2.826.549 arrazoi" izenburua du, eta Espainiako agintari publikoek 2010etik herrialdeak bizi duen joeraren aurrean neurririk ez hartzea salatzen du. 2010ean, umeen pobrezia tasak hiru puntu egin zuen gora (% 29,8), eta 2011n, % 30,6ra igo zen; hau da, 2,5 milioi arriskuan zeuden. Urtebeteren ostean, % 33,8ra iritsi da arriskuan dauden umeen kopurua, eta 2,8 milioi umeri baino gehiagori eragiten dio.

Egoera are okerragoa da zenbait taldetan, Alberto Soteres Save the Chilren elkarteko zuzendariak azaldu duenez. Izan ere, pobreziaren atarian bizi dira guraso bakarreko sendietako umeen % 45,2, gurasoek DBH ikasketarik ez duten umeen % 49,2, eta guraso atzerritarrak dituzten umeen % 49,2.

Kanpaina

Save the Children elkartearen "Eta ni, nork erreskatatuko nau?" kanpainako ekimena da "Haurrak pobreziaren aurrean babestea: eskubidea, betebeharra eta inbertsioa" izeneko kanpaina.

Elkarteak 2,8 milioi euro bildu nahi ditu 25.000 umeri laguntzekoIaz, 16.000 haurrentzako laguntza bildu zuen gobernuz kanpoko erakunde honen kanpainak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea