Gizartea -

Instrukzioa

Pilotak jaurtiki izana baieztatu dute bi ertzainek epaile aurrean

Inputatutako ofizialordearen deklarazioa otsailaren 12ra atzera dute.

Goirizelaiak dio inputazio gehiago falta direla Cabacas auzian

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacasen heriotzagatik inputatutako Ertzaintzako bi agentek baieztatu egin dute, instrukzio epailearen aurrean, gomazko pilotak jaurtiki zituztela. Inputatutako ofizialordearen deklarazioa, bestalde, otsailaren 12ra atzera dute.

Guztira Ertzaintzako hiru agente eta ofizialorde bat daude inputatuta. Agenteetako batek atzo deklaratu zuen auzia ikertzen duen epailearen aurrean, baina atzo deklaratzera deituta zegoen bigarren agenteak, ordea, ezin izan zuen egin, sistema informatiboren akatsa batengatik. Gaurko atzeratu zuten agerraldia.

Hala, horrek eta inputatutako hirugarren agenteak deklaratu dute gaur, eta hainbat aldiz tiro egin izan aitortu dute, zenbaitetan salbak eta beste hainbatetan gomazko pilotak, auziko gertutako iturriek jakitera eman dutenez.

Gaur deklaratu behar zuen laugarren inputatua ofizialordea da, eta horren deklarazioa hasi aurretik, gau hartako grabazioak aretoan entzutea eskatu du Jone Goirizelaia familiaren abokatuak (Gara egunkariak kaleratu zituen grabazioa horiek).

Hala ere, atzo bezala, arazo teknikoak egon dira aretoan eta, ondorioz, sistema informatikoa aldatzea egin du epaileak. Saioa otsailaren 12a atzeratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea