Gizartea -

Save the Children

Umeen pobreziaren aurkako borrokan, azkenaurrekoa da Espainia EBn

Espainiako 2,8 milioi haur (adingabekoen %33,8) pobrezian erortzeko zorian daude, Save the Childrenen arabera.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Europan, Greziaren atzetik, Espainiak du haur-pobrezia handiena

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobreziaren aurkako politika sozial eskasenak dituen Europar Batasuneko bigarren herrialdea da Espainia, Greziaren atzetik. Pobrezian erortzeko zorian dago 2,8 milioi haur, adingabekoen %33,8.

Horrela azaldu du "Umeen pobrezia eta bazterketa soziala Europan" izeneko txostenak. 27 milioi hau inguru daude Europar Batasunean eta Islandian, Norvegian eta Suitzan pobrezian erortzeko zorian. 2008tik 2012ra, milioi bat gehiago izan ziren, milioi erdi azken urte horretan.

Egoera horren aurrean, herrialde batzuek pobreziaren aurkako politika sozial eraginkorrak ezartzen dituzte, eta beste batzuek ez. Espainiaren kasua da: hiru umetik bat pobreziaren atarian dago, eta laguntza publikoek ez dute datu hori %6,9tik jaistea lortu, txostenaren arabera. Iparraldeko herrialdeetan, horrelako ekimenekin, umeen pobrezia %18 jaistea lortu dute krisialdi ekonomikoaren urteetan.

"Gure herrialdea Europaren atzealdean dago, Greziarekin batera, umeen pobrezia laguntza sozialekin gutxitzeko ahalmenean. Laguntzen aurretik, pobrezian bizi zen umeen portzentajea %36,8koa zen Espainian. Laguntzekin, %6,9k pobreziatik irtetea lortu du, eta tasa %29,9an dago orain. Irlandarekin alderatuta (egoera ekonomiko antzekoa bizi izan du), umeen pobrezia 32 puntu jaitsi zuten han; %49,1etik %17,1era", Save the Children erakundeak azaldu duenez.

Txostenean, umeen pobreziaren dimentsio guztiak aztertu dituzte, baita gurasoen lan-baldintzak ere: "gurasoak lanean egoteak ez da nahikoa pobreziatik ihes egiteko", azaldu dute. Pobreziarekin amaitzea "erabaki politiko zuzenak hartzean datza", azaldu dute, eta hori estatu guztien esku omen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea