Gizartea -

Internet

'.eus' domeinua martxan jarri da

Abian dagoen ataria domeinuak.eus da, eta bertan, bideo bat ikusi daiteke. Argibideak datozen egunetan emango dituztela iragarri dute.

Artxiboko irudia: @sortzenelkartea
Artxiboko irudia: @sortzenelkartea
Artxiboko irudia: @sortzenelkartea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur jarri da martxan '.eus' domeinua. Gaur aktibatu da lehen webgunea eta gaurtik aurrera aktibatuta dago.

Abian dagoen ataria domeinuak.eus da, eta bertan, bideo bat ikusi daiteke. Argibideak datozen egunetan emango dituztela iragarri dute.

Horrela, lehenengo aldiz, .eus domeinua ikusgai da Interneten. Domeinuak.eus webgunea da .eus bukaerarekin lehenengo aldiz Interneten ikusgai dagoen ataria.

Hurrengo egunetan emango dituzte xehetasunak, eta orduan, .eus domeinua eskuratzeko eskariak egin ahal izango dira. Horrela, apirilaren 26an prentsaurrekoa emango dute arduradunek fase ezberdinak azaltzeko.

"Egun historikoa"

Iratxe Esnaola .eus domeinuaren koordinatzailearen hitzetan, "gaurkoa egun historikoa da". "Duela hamar hilabete onartu zuten eta gaur Sarean ikustea posible da", erantsi du.

"Badugu ikur eta izen bat ikusgarri egiteko", goraipatu du Esnaolak. "Hemendik aurrera tokatzen da bakoitzak berea eskuratzea eta martxan jartzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea