Gizartea -

Txostena

Aldaketa klimatikoaren egungo efektuei buruz larrituta agertu da Obama

Aldaketa klimatikoa glaziarrei eta hartz zuriei dagokien kontu bat dela ezeztatu nahi dute txosten batekin eta bere efektuak AEBetako txoko guztietara heldu direla azaldu dute.

Lehortea. Argazkia: EFE
Lehortea. Argazkia: EFE
Lehortea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuek klima aldaketaren gaur egungo efektuei buruzko txosten zientifiko bat argitaratu du. Iragarpen ilunez betetako analisia da eta horrela, berotegi-efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzeko agendari bultzada eman nahi diote.

"Klima aldaketa etorkizuneko kontua zela uste genuen, baina gaur egungo arazo bat da", azaldu dute txostenean. Lau urtez, herrialdeko 300 zientzialari inguru aritu dira, Barack Obamaren Gobernuaren gidaritzapean.

Aldaketa klimatikoa glaziarrei eta hartz zuriei dagokien kontu bat dela ezeztatu nahi dute txosten batekin eta bere efektuak AEBetako txoko guztietara heldu direla azaldu dute. Beroaldiak gero eta ugariagoak dira, suteak ere handiagoak, eta euriteak eta lehorteak oso bortitzak dira azken urteotan.

"Estatubatuarrei oraintxe bertan eragiten dien arazo bat da", esan du Obamak". "Bost urtez gaude honi buruz hitz egiten eta erresistentzia aurkitu dugu Kongresuan. Txosten honekin azaldu nahi duguna da hau ez dela etorkizuneko arazo bat", adierazi du NBC Newsen eskaini duen elkarrizketa batean.

2000 urteetako hamarkada inoizko beroena izan zen Estatu Batuetan eta 2012an uda oso lehorra izan zen eta "Sandy" urakanak kalte handiak eragin zituen, herrialdean erregistratu duten urterik beroena izan zelarik. Horrela jakinarazi dute "Klimaren azterketa Nazionala" deritzon txostenean.

Estatu Batuetako tenperatura 1895an (orduan hasi ziren neurtzen) baino 0,8 eta gradu bat handiagoa da eta igoera horren %80 azken 44 urteotan gertatu da, analisiaren arabera.

Gainera, itsasoaren mailak 20,3 zentimetro egin du gora 1880an erregistroa hartzen hasi zirenetik. Txostenaren arabera, mende amaieran 30 eta 122 zentimetro inguru igotzea espero dute.

Aldaketa horien arrazoi nagusia berotegi-efektua eragiten duten gasetan datza, ikatza erretzean elektrizitatea sortzeko, baina baita autoetan erabiltzen den petrolioan eta gasean, zuhaitzen mozketa masiboan eta nekazaritzako hainbat praktiketan, zientzialariek aurreratu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Ameriketako Estatu Batuak berriak Barack Obama argazkiak Ingurumena azken ordukoa Larrialdi klimatikoa 2024 Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea