Gizartea -

Urritik falta da

Kartzelan jarraituko du Hodeiri lapurtzeagatik atxilotuetako batek

Bi pertsona kartzelan daude, ustez Hodeiri objektu pertsonalak lapurtzeagatik. Hirugarren pertsona bat aske utzi zuten fidantza ordainduta.

Hodeiren bilaketa babesteko egindako elkarretaratze bat. Efe.
Hodeiren bilaketa babesteko egindako elkarretaratze bat. Efe.
Desagerketarengatik atxilotuetako batek kartzelan jarraituko du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluzi lapurretan egiteagatik atxilotuta dagoen susmagarrietako bati kartzelan jarraitzeko agindua eman dio Anbereseko auzitegi batek, Fiskaltzak aditzera emandakoaren arabera.  Gazte galdakoztarra urriaren 19an desagertu zen Anberesen.

Atxilotuak errekurtsoa aurkeztu zuen kartzelatik ateratzeko, baina auzitegiak atzera bota du eskaera.

Gauzak horrela, bi pertsonak atxilotuta jarraitzen dute, ustez Hodeiri diru-zorroa eta sakelako telefonoa lapurtzea egotzita. Hirugarren susmagarria aske utzi zuten apirilaren 18an, fidantza ordainduta. Bigarren atxilotuak Anbereseko Akusazio Ganberan agertu beharko du ekainaren 5ean, kartzelan jarraitu behar duen ala ez erabakitzeko.

Astelehenean, Hodeiren kasua daraman epaileari ikerketarekin jarraitzeko eskaera egin diola iragarri zuen Anbereseko Fiskaltzak.

Urritik desagertuta

Hodei Egiluz Galdakaoko 23 urteko informatika ingeniaria 2013ko apirilean joan zen Anberesera Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean lan kontratua eskaini zioten.   Egiluz urriaren 19an ikusi zuten azken aldiz, hiriaren iparraldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea