Gizartea -

Iruzurra

'Game of Thrones' telesailerako casting faltsu bat atzeman dute

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu. Telesailak Sevillan grabatuko ditu hurrengo denboraldiaren hainbat eszena.

John Snow, 'Game of Thrones' telesaietako pertsonaia nagusietako bat
John Snow, 'Game of Thrones' telesaietako pertsonaia nagusietako bat
John Snow, 'Game of Thrones' telesaietako pertsonaia nagusietako bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Eivissan, iruzur egitea egotzita, "Game of Thrones" telesailerako casting faltsu bat antolatzeagatik. Beste bi pertsona inputatuta daude.

Atxilotutakoek telefono zenbaki bat eskaintzen zuten, horren bidez castingean izena emateko, baina, deia egin eta gero, erabiltzaileak hainbat minutu geratzen ziren itxaroten, eta azkenean 10 euro baino gehiago ordaintzen zuten deiagatik. Orotara, 100.000 euroko iruzurra egin ei zuten astean.

Gainera, webgune bat ere sortu zuten, castingjuegodetronos.com helbidean, eta horretan aipatu telefono zenbakia sustatzen zuten.

"Game of Thrones" telesaila arrakasta handikoa da mundu osoan, eta hurrengo denboraldiaren hainbat eszena Sevillan grabatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea