Gizartea -

Gertakizuna

Pertsona bat hil da Barrikan, ontzi bat hondoratuta

Beste bat ospitalera eraman behar izan dute. Eguraldia ona bada ere, itsasoa zakar dago.

Arrantzale bat hil da Barrikan, ontzi bat hondoratuta

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu Barrikako (Bizkaia) kostaldean, ontzi bat hondoratuta.

11:20an, ontzi batetik laguntza eskatu diete larrialdi zerbitzuei. Itsas Salbamendua eta Gurutze Gorria bertaratu dira, eta gizonezko baten gorpua berreskuratu dute. Gainera, beste pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen istripua, baina eguraldia ona bada ere, itsasoa zakar dagoela ohartarazi du SOS Deiakek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko kostaldea albisteak Itotzeak