Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu eraso saiakera bat salatu du Eibarren

Emakumeari igandean egin zioten sexu eraso saiakera, kalean, bere etxetik gertu, eta egun horretan bertan aurkeztu zuen salaketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko batek sexu eraso saiakera egin diotela salatu du Eibarren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Emakumeari igandean egin zioten sexu eraso saiakera, kalean, bere etxetik gertu, eta egun horretan bertan aurkeztu zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean.

Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, jarraitu gida honetako aholkuak edo deitu 016 telefono zenbakira (doakoa da eta ez du aztarnarik uzten fakturan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Gipuzkoako albisteak Eibar