Gizartea -

Atzo desagertu zen

80 urteko gizonezko baten bila ari dira Gorlizen

Atzo eguerdian etxetik atera zenetik ez dute haren berririk izan, poliziaren aurrean familiak salatu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 80 urteko gizonezko baten bila ari da Gorlizen eta inguruetan. Familiak atzo eguerditik ez du haren berririk izan.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, gaur jarri dute martxan gizonezkoa bilatzeko operatiboa. Eguerdian etxetik atera zenetik ez dute haren berririk jaso, familiak poliziaren aurrean salatu duenez.

Getxoko Ertzaintzako kideak eta erreskate talde bat ari da desagertutako gizonezkoaren bila.

Haren etxebizitzatik gertu eta ibili ohi den tokietan hasi dira bilatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gorliz