Gizartea -

Abadiño

Abadiñon hildako emakumeen senar eta suhiari sendagiria eman diote

Gizonezkoa lotuta eta zaurituta aurkitu dute, sutan zegoen Atxondoko haren aroztegian.

Sendagiria eman diote Atxondon lotuta eta zaurituta aurkitu duten gizonari. Argazkia: Anboto
Sendagiria eman diote Atxondon lotuta eta zaurituta aurkitu duten gizonari. Argazkia: Anboto
Sendagiria eman diote Atxondon lotuta eta zaurituta aurkitu duten gizonari. Argazkia: Anboto

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñon indarkeria zantzuekin hilik aurkitu dituzten bi emakumeren senar eta suhiari sendagiria eman diote Galdakaoko ospitalean. Gizonezkoa lotuta eta zaurituta aurkitu dute sutan zegoen Atxondoko haren aroztegian, eta anbulantzian Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Galdakaoko ospitaleko iturriek berri eman dutenez, goizeko zortziak aldera Atxondoko Zuhaitz enpresan piztu den sutetik erreskatatua izan da, eta, ondoren, bertara eraman dute.

Mediku-frogak egin ondoren, larrialdietako medikuek burezurreko traumatismoa eta gorputzean hainbat kolpe antzeman dizkiote; guztiak ere arinak, eta sendagiria eman diote.

Zauritutako gizona Abadiñon hilik aurkitu dituzten bi emakumeren senarra eta suhia da, eta Ertzaintza bi gertaerak ikertzen ari da.

Gizona aurkitu duten pertsonek Rosa Elizburu Atxondoko alkateari kontatu diotenez, zauritua "hanketatik zintzilik" zegoen kiskaltzen ari zen lantegiaren barruan. "Kolpe asko zituen. Gogotik eman diote", deitoratu du Atxondoko alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Abadiño Matxismoa gaur Erailketak Durangaldea azken ordukoa