Gizartea -

Sutea

Suak ibilgailu bat kiskali du Mungian

Bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte. Sua bigarren ibilgailu bat ere kaltetu du.

Mungian izan den sutea. Argazkia: Calabor
Sutea Mungian. Calabor
Mungian izan den sutea. Argazkia: Calabor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako etxebizitza bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte garajean sortu den sutea dela eta. Ez da zauriturik izan, baina bi autok kalteak izan dituzte.

Segurtasun sailak jakitera eman dudenez, goizaldeko bostak eta hogeian piztu da sua etxebizitzako garajeko bigarren solairuan. Etxebizitza Mungiako Goietako enparantzan kokatuta dago.

Ertzaintzak bizilagunak etxetik atera ditu. Sua itzali ondoren, goizaldeko seiak eta erdian, euren etxeetara itzuli ahal izan dute.

Ustekabean sortu da sua eta sua piztu den ibilgailua kiskalita geratu da. Garajean zegoen bigarren ibilgailu batek ere kalteak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mungia argazkiak Suteak bideoak