Gizartea -

Getxo

Obusa izan daitekeen objektu bat agertu da Gorrondoatxa hondartzan

Biharko itsasbeherara itxaron beharko dute objektua bertatik segurtasunez kentzeko. Ordura arte, itxita egongo da hondartzako zonalde hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Gorrondoatxa hondartzan obus bat izan daitekeen objektua agertu da igande honetan, eta Ertzaintzak tokia itxi du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:00etan pertsona batek eman du abisua, itsasbeherarekin objektua ageria geratu baita. Hain zuzen ere, 50 zentimetroko luzera eta 15 zentimetroko zabalera duen objektu zilindrikoa da, eta litekeena da garai bateko obus bat izatea.

Mareak, ordea, gora egin du, eta ezin izan dute gaur hondartzatik atera. Ondorioz, biharko itsasgorara itxaron beharko dute objektua mugitzeko. Ordura arte, hondartzaren zonalde hori itxita egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo albisteak