Gizartea -

Txile eta Argentina

Andeetan bi euskal mendizaleak erreskatatzeko lanei ekingo diete

Alde argentinarretik lurreko erreskatea egingo dute. Bi mendizaleak "ondo" daude, Paco Vicariok berak Andeetatik bidalitako mezuaren arabera.

Nevado Ojos del Salado. Argazkia: Wikimedia
Nevado Ojos del Salado.
Bi mendizale euskaldun salbatzeko lanak aurrera doaz Andeetan

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ekingo diete berriz Andeetan Fernando Ossa eta Paco Vicario bi euskal mendizaleak erreskatatzeko lanei. Argentinako aldetik lurreko erreskatea egiten saiatuko dira, airez erreskatazen saiatu eta kale egin ostean.

Atzo senitartekoekin eta lagunekin harremanetan jarri ziren, SMS bidez, Felipe Uriarte mendizaleak Euskadi Irratian azaldu duenez. Uriartek adierazi duenez, "ondo" daude, denda barruan daude..

Fernando Ossa mendizaleak 48 ordu daramatza Andeetan isolatuta, larri. Txile eta Argentina arteko Nevado Ojos del Salado izeneko eremuan dago harrapatuta, 6.500 metro inguruko altueran. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ossa donostiarra da eta Bilbon bizi da.

Esna dagoen sumendi altuena igotzeko ahaleginean, Ossa bidean geratu zen gaizki sentitzen zela ikusita, eta espedizioko kideek oso ahul aurkitu zuten gero mendizalea, bigarren kanpalekuan.

Hori horrela, helikoptero bat mendizale donostiarra eramaten saiatu zen, baina ezin izan zuen, ezin baitzuen 6.000 metrotik gora hegan egin.

Aire bidezko erreskatea egiten saiatu ziren atzo, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan zuten, helikopteroak ezin izan baitzuen lur hartu.

Paco Vicario karrantzarra, onik eta Fernando Ossarekin

Alpinista bi lagunekin batera zihoan eskalada ibilbidean, eta horietako bat izan da behera jaitsi eta Ossaren egoera larriaz ohartarazi duena. Paco Vicario karrantzarra da bera, eta onik dagoela jakinarazi du bere jaioterriko alkateak.

Mendizalea Argentinako mugen barruan badago ere, Txileko erreskate taldeak ere abiatu dira, bertatik bidea are errazagoa delako.

Era berean, erreskate talde pribatuak ere bertaratu dira, larrialdietarako asegurua kontratatua baitzuten mendizaleek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea