Gizartea -

Gutuna

Urkulluk Euskadi bisitatzeko gonbit egin dio Frantzisko aita santuari

Hain zuzen ere, Loiolako santutegia bisitatzera gonbidatu du, aurten San Inazioren Bidearen lehen urte santua ospatuko baitute.

Frantzisko aita santua, Vatikanoan txapela bat jasotzen. EFE
Frantzisko aita santua, Vatikanoan txapela bat jasotzen. EFE
Loiolara joatera gonbidatu du Urkullu lehendakariak aita santua

1:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak aurten Euskadi bisitatzeko gonbit egin dio Frantzisko aita santuari, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Agintariak gutun ofizial batean egin du gonbidapena, eta Ricardo Blazquez Espainiako Gotzain Batzarreko presidente eta Bilboko gotzain ohiaren bitartez helarazi dio aita santuari.

Hain zuzen ere, Loiolako santutegia bisitatzea proposatu dio Urkulluk Frantziskori, aurten San Inazioren Bidearen lehen urte santua ospatuko baitute.

Aita santua Jesusen Lagundiko kide da, eta konpainia horrek Loiolako santutegian du egoitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza EAE Aita santua bideoak Eliza Katolikoa