Gizartea -

Gertakaria

Abenduaren 26ean desagertu zen barañaindar bat bilatzen ari dira

Gaur aurkitu dute gizonaren autoa Lagunaken egoitzatik gertu, Barañainen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Larrialdi Agentziak bilaketa lanak abiatu ditu gaur abenduaren 26an desagertu zen Barañaingo gizonezko bat aurkitzeko.

Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, familiak abenduaren 26an bertan eman zion Foruzaingoari desagerpenaren berri, eta orduan ikerketa abiatu zuten, galdutako gizonezkoak autoa hartu eta joan egin zela bakarrik baitzekiten.

Ibilgailua gaur aurkitu dute, 13:00 aldera, Lagunaken egoitzatik gertu, Barañainen, eta 15:00etarako abian zegoen bilaketa dispositiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Desagertutako pertsonak Barañain albisteak