Gizartea -

Atentatua Frantzian

Milioi bat ale argitaratuko ditu Charlie Hebdok datorren asteazkenean

Patrick Pelloux zutabegileak iragarri duenez, "astekariak lanean jarraituko du, ez dute irabazi".

Patrick Pellouxek malko artean erantzun die galderei.
Patrick Pellouxek malko artean erantzun die galderei.

EIDER GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 7an atentatu baten jomuga izan zen 'Charlie Hebdo' astekaria kalean izango da berriz "datorren astean", Patrick Pelloux zutabegileak iragarri duenez.

Pellouxek elkarrizketa hunkigarria eskaini dio gaur i-Tele telebista kateari. "Astekariak lanean jarraituko du, ez dute irabazi", esan du malkoei ezin eutsita. Hala, aldizkari satirikoa datorren asteazkenean kaleratuko dute, erasoa gertatu eta astebetera, eta milioi bat aleko tirada egingo dute.

Zutabegileak erredakzio batzarrean egon behar zuen atzo, atentatua izan zen unean, baina suhiltzaileen elkartearekin (medikua ere bada Pelloux) azken orduan izandako bilera baten ondorioz, erasoa gertatu eta gutxira heldu zen Charlie Hebdo astekariaren egoitzara.

Datorren asteko zenbakia argitaratzeko, erakundeen eta hedabide nagusien laguntza izango du ?Charlie Hebdo?k. Asteazkenean milioi bat ale banatuko dituzte (normalean 60.000 izaten dira).

Frantziako Gobernuak milioi bat euroko laguntza onartu zuen atzo eta, horrez gain, Exekutiboak ematen dituen "laguntza estrukturalak" ere erraztu egingo dizkio.

Bestalde, Frantziako hedabide nagusiek editorial bateratu bat idatzi dute, aldizkariak ?bizirik? jarraitu behar duela azpimarratuz eta, xede horrekin, bitartekoak jarriko dituztela aginduz.

Erresuma Batutik, ?The Guardian? egunkariak 128.000 euro emango dizkio ?Charlie Hebdori?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Atentatuak Jihadismoa hoy