Gizartea -

Denboralea

Abisu horia aktibatuta elurra maila baxuetan botatzeko arriskuagatik

Araban elur-maila 500 m inguruan kokatuko da gauean; Bizkaian eta Gipuzkoan 700-800 metrotan, eta, Nafarroan, 400 metrotik gora. Astelehenean, are gehiago jaitsiko da elur-maila.

Umeak elurretan olgetan, Nafarroan. Irudia: EFE
Umeak elurretan olgetan, Nafarroan. Irudia: EFE
Umeak elurretan olgetan, Nafarroan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, alerta laranja ezarri dute, lurralde osoan 400 metrotan kokatu baitute elur kota.

Araban, igande arratsaldeko hiruretan aktibatu dute abisu horia elurragatik, asteleheneko 15:00ak arte, elur-maila igande gauean 500-600 m-ra jaistea espero baitute.

Abisuak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean ere eragina izango du, igande arratsaldeko seietatik asteleheneko arratsaldeko hirurak arte.

Gainera, Nafarroan 400-500 metrotan kokatu da elur maila lurralde osoan; hori dela eta, alerta laranjan dago.

Astelehenean, Araban elur-maila 500-600 m-ra egongo da, eta egunaren bigarren partean 400 m-ra. Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, halaber,  500 m inguruan kokatuko da goizean, eta egunaren bigarren partean 400 m inguruan.

Gainera, baliteke kazkabarra botatzea Kantauri isurialdean, egunaren lehen partean.

Neurri bereziak

Lurralde arabarrean, Diputazioak Neguko Bidezaintza Plana abiarazi du “badaezpadako mailan, errepideen sarearen egoera egokian mantentzeko”. Horretarako, 32 langile eta elurra kentzeko 11 makina mugiarazi dituzte, hedabideei igorritako oharrean adierazi duenez.

Era berean, Nafarroan, elurra kentzeko makinak mugiarazteko dispositiboa aktibatu du eta 88 makina izango ditu prest errepideak prest mantentzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia argazkiak