Gizartea -

Bizkaia

Onik agertu da Lemoan atzo desagertutako Basauriko mutila

Lemoako Euskotrenen geltokian topatu dute. 16 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, eta, ordutik, haren bila izan dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik topatu dute Ertzaintza eta Basauriko (Bizkaia) Udaltzaingoa bilatzen ari ziren adin txikiko -16 urte- basauriarra, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Mutila, atzo, ostirala, arratsaldean desagertu zen, eta gaur aurkitu dute Lemoako (Bizkaia) Euskotren geltokian.

Gaztearen familiak Basauriko Udaltzaingoari gertatutakoaren berri eman zion, atzo arratsaldean harremanetan jarri ezinik egon ostean. Ertzaintzak 22:00etan jaso zuen abisua eta, orduan, ekin zioten bilaketari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Bizkaia Lemoa albisteak