Gizartea -
Gipuzkoa
Errenteriako nagusien etxea hustu dute gas-isuri baten ondorioz
Zentroko erabiltzaileak eraikineko beste gunera batera eraman dituzte eta normaltasunera itzuli dira dagoeneko.
Erredakzioa
Errenteriako (Gipuzkoa) nagusien etxean zeuden pertsonak kalera irten behar izan dira gaur, igandea, goizean, inguruan egiten ari diren lanetan izan omen den gas-isuri bat dela eta.
Segurtasun Sailak zabaldu duenez, nagusien etxea (San Marcoserako errepidean) 09:00ak aldera hustu dute. Bertara, Ertzaintza, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Naturgaseko teknikariak lanean izan dira, egoera aztertzen.
Suhiltzaileek zehaztu dutenez, antza denez, inguruan egiten ari diren lanetan izan da isuria, estolda bat apurtuta. Hori dela eta, nagusien etxea hustu dute, giroa garbitzeko.
Zentroko erabiltzaileak eraikineko beste gunera batera eraman dituzte eta normaltasunera itzuli dira dagoeneko.