Gizartea -

Abisu horia elurragatik

Euskal errepideek normaltasuna berreskuratu dute, elurra gorabehera

A-15 autobidean zirkulazioa etenda egon da aldi batean. Jaurlaritzak indarrean mantenduko du Neguko Bide-zaintza Plana.

A-15 errepidean arazoak sortu dira

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa eta Nafarroa elkartzen dituen AP-15 autobidea, Leitzarango autobidea, zabalik dago berriz ere, goizean elurra dela eta itxita egon eta gero, Foru Gobernuak zabaldu duenez, hortaz, normaltasuna nagusi da berriro ere.

Zirkulazioa eten behar izan dute, Irurtzun herri nafarretik, Andoain herri gipuzkoarrera, eta ibilgailuak Etxegarate mendatera desbideratu dituzte.

Goizeko lehen orduetatik arazoak izan dira errepide horretan, gehien bat, kamioiei dagokienez, elurra izan delako zailtasunak izan dituztelako. Azkenik, errepidea itxi behar izan dute.

Gainera, antza denez, zenbait kamioiek istripua izan dute. Agintariek autoak desbideratzen ari dira Areso parean, baina tamaina handiko ibilgailuek bertan dira oraindik.

Opakuan, kamioiek soilik ezin dute igaro eta, era berean, Kurtzetan, kateak erabili behar dituzte igarotzeko, edonolako ibilgailuek.

Nafarroan, ohiko errepideak itxita daude, esaterako, NA-2011 Salazar-Frantzia eta NA-2012 Otsagabia-Irati, elurra bidean dagoelako.

Iruñean elurtea izan bada ere, ez du arazo azpimarragarririk eragin. A-15ean, Berastegin, elurra bota du, baina makinek errepidea garbitu dute eta ez dago aparteko eragozpenik. Jaurlaritzak aktibatuta mantenduko du Neguko Bide-zaintza Plana.

Abisu horia

Gaur, larunbata, elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo da egun osoan zehar; izan ere, elurraren maila 500-600 metrora kokatuk da goizaldean, eta ekialdean eta ekaitz guneetan beherago ere egin dezake.

Kantauriar isurialdean euri zaparrada arinak eta mardulak espero dira eta litekeena da noiz behinka txingorra ere egitea.

Igandean, abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean; izan ere, eguerditik aurrera elurraren maila 800-900 metrora igoko da. Bestalde, igandean euria egingo du, batez ere, goizean eta Kantauriar isurialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza albisteak Eguraldia Bilbao Elurra argazkiak